inprimatu
Meza barri bateko bertsoak
Izenburua:
Meza barri bateko bertsoak
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
92-93

Meza barri bateko bertsoak

 

Enbeita'tar Balendin

 

 Eleiza amak egun aundika

 Ospatuten dau gaurkua,

 Eleiziaren simintarri dan

 San Pedro Aita Santua;

 Aita Tomas'en Meza barria

 Dogu egun aundikua,

 Pedro lez Jaunak egingo al dau

 Egizko apostolua,

 Maitasunezko arimen artzai

 San Pedron ordiezkua.

 

 Jaungoikoaren ezkutapena

 Sakona eta aundia,

 Tomas jaunagaz egin dabena

 Benetan miragarria:

 Ardau ta ogian biurtu arazo

 Jaunan izate guztia,

 Oben guztiak parkatuteko

 Damotso eskubidia.

 Guk uste baiņo aundiago da

 Eleiz gizon izatia.

 

 Aita Tomas'en Meza barria

 Pozikan dabe artutzen

 Guraso, sendi, senide, auzo,

 Danak dabe besarkatzen;

 Au ikusiaz siņismendunok

 Barrendik gara poztutzen;

 Artzain batzuen jokerak baiņa

 Baldin badozuz jarraitzen

 Kostako yako banandu diran

 Ardiak txabolaratzen.

 

 Txabolatikan aparte ainbat

 Ardi galdu gaur dabiltza,

 Uste dabie ortik kanpora

 Obia dala bizitza;

 Zeozergaitik Jaunak jarriban

 Bere lekuan bakoitza!

 Geure burutik zorion billa

 Emen alperrik gabiltza,

 Zorun-bakea gura badogu

 Maite dagigun kurutza.

 

 Eguzkiaren argia baizen

 Argi dizdira emoillia,

 Barruko kezkak kentzen dituan

 Goi-eskarrezko bakia,

 Gorputz ta animen kaltegarrizko

 Gaixoen osalaria,

 Gure betiko zorioneko

 Bizitziaren ogia...

 Orixe dogu Jaunak damoskun

 Eleiz gizon abadia.

 

 


inprimatu