inprimatu
Aralar
Izenburua:
Aralar
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
72-73

Aralar

 

Egieder

 

 Mendi gaiņean nago

 erria maitatzen,

 oro jabilkit deika,

 ederrak zoratzen.

 

 Begi aurrean ditut

 lurrik politenak,

 euskal erriren egal

 aintzaz betekoak.

 

 Nagon, geldi, lur adi;

 betoz enegana,

 maite dodan erriren,

 arnas ta gogo ona.

 

 Bakezko mendi ontan

 errege dirudit,

 eztiz jario dagerz

 atxak biotzetik.

 

 Zelai zear doazkit

 begiak olgari,

 zidar belardietan

 alai ta ameskari.

 

 Zer dakust aurraldean?

 Ainbeste edertasun!

 Zu al zara ludian

 lur guztien zorun?

 

 Biotz ta kirioak,

 baketu zaitezez,

 geldiro, atseginduz

 gain onen ederrez.

 

 Lotan datzaz ardiak,

 beroaren beroz

 atxpeko gerizpean

 arnas bete giroz.

 

 Nekez naz ni ezertan

 ederren esnale,

 urretu dira mendi

 ta erri, maitale.

 

 Bazenkus gain ontatik,

 bat-batez, kabia!

 zerua maiteen da,

 gero, sorterria.

 

 Jo ditut egal oro,

 moskortu naz oso,

 erriak maiterazo

 daust geure arbaso.

 

 Oraindik ez dot esan...

 esan banegike...

 borborka datorkidan

 oro orrasteke...

 

 Izaki, eder ta on,

 jakituriz, bat-bat

 dira. Arima, eder zale,

 guzti da zuretzat.

 

 Arrats-bera dator, bai,

 eztizko jantzirik;

 zoratu naz mendian,

 nor legoke ixilik!

 

 Lengo ardi zuriak

 larreratu ziran;

 zintzarri joka dabiltz

 bedar ebakeran.

 

 Maite eben bedar gozo,

 atsegin eguzki,

 aize egotan lanea

 jabilke, bigunki.

 

 Maite miņetan dager

 iluntzi zoria;

 lar da ontasun au,

 mendito geuria.

 

 Lengo eguzki urre

 odoletan dakust,

 goi agurren samiņez

 itxasoaz tupust.

 

 Ixil aurkitu nintzan

 ingurua ilunduz;

 ta ardiak maldan zear

 azken bedar moztuz.

 

 Egun zoragarriak

 iges daust. Ondoren,

 gau aratz izar betez,

 maiteki, etorren.

 

 Zintzarri zarat banak

 nentzuzan bakarrik;

 bigun, biotzak taupa

 maitasun artetik.

 

 


inprimatu