Gure euskal dantzak
Satarka
Gure euskal dantz ederrak,
Egun ta gauean,
Lasai dantza litezke
JAUNA-ren aurrean,
Garbiak diralako
Lizunik gabeak.
Dantza, neska-mutillak,
Arin, pizkor dantza...
Zuek bai-dezutela
Piperra ta gatza.
Gogoa alai ta pozik
Taupaka biotza.
Ekin ortan, mutillak,
Aurrera neskatxak,
Eskar-onak zueki,
Gure euskotar dantzak
Biziko dira beti,
Naiz jarri estuntzak.
Antziņeko dantzaki
Iseka ta farra?...
Erbestean gureak
Atera su-garrak.
Arriturik gelditu
Dira Amerikarrak.
Beste dantzak dirala
Ta gureak laga?...
Gogor, mutillak, zintzo,
Zangoak gora aisa.
Irrintzi ta zantzo: irri
Arra... irri-arra... aufa!
Noiz nai ta non-nai zuek
Zerate mutillak,
Goratzen dituzute
Gure euskal makillak.
Ekin, ez ditezen il
Gure dantz-ariņak!!
Gazte zeraten arte
Aurrera, mutillak...
Sasoirik onenian
Egin alegiņak.
Dantza... ta etengabe
Jo, joo... kriskitiņak!
Zuek goraldu bear
Dezute Euskalerri.
Zuen dantz ederrakin
Arrituta geldi
Dedin mundua, ernai,
Begiraka geuri!
Zuen semeak gero
Ikusi dezaten
Zuek zintzo nolatan
Azitu ziņaten
Euskalerriagatik
Lan onak egiten.
Aufa-aufa... au duk sasoia...
Ekin, ez gelditu...
Rrau ta rrau... rrakataplau...
Dantzan izerditu...
Koipe txarrak gutxitu,
Ta giņarrak geitu! !
Aula... aula... au duk sasoia...
Gora, ankak aidean...
Dantza, dantza, gizonki,
Iņoren aurrean.
Zuek aņakorik gaur
Bai-ote Lurrean?...
Guk, euskaldun geranok,
Jo ta jo txaloak...
Gazte bikain oientzat
Orr... gure diruak,
Ta baserrietako
Esne ta taloak!!
|