inprimatu
Gabaren bidez
Izenburua:
Gabaren bidez
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
54

Gabaren bidez

 

Aurraitz

 

 Gau-ezkututsuz estali gauz

 tropikuko ozkirri epelak.

 Izarratu motelarenpe

 bizkor doaz bide luzeak.

 

 Lo datzaz zelai bakartsuak

 sapoen txistu-otsez zauri.

 Sorgin bat adatsa orrazten,

 —sorgiña ala emagaldua?—

 bide-bidean, kuzu irudi.

 

 «Gaberdi itzelean zeren zain,

 bide-erdian, ule-orrazten?»

 —Sapoen txistu-otsak tamal—.

 Ulergaitz aren erantzupen.

 

 Ixilik bideak zabaldiz,

 gerizeta bizkorren gezi.

 —Sapoak beutse txiruleri—.

 Belbilla arin gabari igesi.

 

 Ta eun ipuin eta jazomen

 barriztetan, mendatar lagun

 zintzoa ta biok ermiñez,

 —euskel-mendietan gogoak—,

 erri-euskera autuan bigun.

 

 Egunsentia, ertzak urre,

 egutaizeaz loak kentzen.

 —Ixildu dira sapo itunak—:

 Oro dagiri, inguru, garden.

 

 


inprimatu