inprimatu
Erlea ta erleroa
Izenburua:
Erlea ta erleroa
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
65-66

Erlea ta erleroa

 

Igotz

 

 Orma gerizan, euzki begira,

 Arte ta arkaziz gordea,

 Erlauntza dago —enbor zakarra—

 Erle langillez betea.

 

 Erlauntz atean ­ezkerrerantza—

 Mamo bi dagoz katramil;

 Zer darabillen jakin naiean

 Ara eldu naz oin-ixil.

 

 Erletegia beti izan yatzu

 Lan-irrikaren eredu;

 Baiña ba-dozuz an be alperrak

 Liztor, ero, kulumiñu.

 

 —«Zergaitik, baiña, nozue jaurtzen?

 —Oiuka estu ernagi—.

 Zergaitik, esan, laga bear nik

 Guztiona dan jauregi?

 Zer txarrik egin ete yonat nik?

 Iñor il? Ezer ebatsi?»

 

 —«Ez, egia dok, —jalki erleak—.

 Ez dok iñor il; ez ostu;

 Baiña onik be, egin dok ezer?

 Ezertan dauskuk lagundu?

 Emen gabiltzak, izerdi-jasaz,

 Lanari bultza eziñik;

 I barriz beti, epel-zerpela,

 Ezeri oratu barik».

 

 —«Ori don zera, asarretzeko?

 Ta ni, etxetik, bota nai?

 Euzkiak berak ez al akatsik?

 Itzal bage zugatzik bai?»

 

 —«Ixillik ago, zaizaku ori.

 Ez dokala ein kalterik,

 Guk lorez lore xurgatutako

 Ezti gorriaz aserik?

 Eder yak iri nagi-bizitza.

 Zertan aiz onen itxia?

 Oa emendik, ta billa egik

 Nekerik bako ogia».

 

 Labur ta sarkor bai zala mintzo

 Erlauntzeko zain maratza,

 Alpertzarrari zurki emonik

 Bizi-irakaspen garratza.

 

 


inprimatu