inprimatu
Saia ta eperra
Izenburua:
Saia ta eperra
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
62-63

Saia ta eperra

 

Igotz

 

 Sai arroputz ta goseak illa,

 Ipiña'raiño zan eldu.

 Ta urki gainetik eper arrea

 Garitzan eban somatu.

 

 Aren aragiz bere zilbota

 Ase nai eban gaiztoak,

 Ta aiko-maikoka, iruzur utsez,

 Azal eutsozan asmoak.

 

 —«Tira, epertxo! —dirautso nare—,

 Ik soiñu bat dok betiko,

 Ta didar ori, dei ertun ori,

 Etxatak bape gogoko».

 

 —«Zer txarrik ete dagiot, jauna,

 —darantzutso leun eperrak

 Zirkillu ontan askatu arren

 Ene barneko sugarrak?»

 

 —«Bai, egia dok; askeak gozak;

 Bakotxak nai dauna yagik.

 Baiña ik, lendik be, tint zinkulinka,

 Kezkaz naukak, gogaiturik».

 

 —«Zelan daiteke ori? Ni gaur naz

 Araba-lautik etorri;

 Nik ez dautzut gaur arte, bein bere,

 Emen zankorik ezarri».

 

 —«I ez ba'intzan be, iretarrak bai

 Izango zoazan ziur—.

 Eta, zast! mokoz lepazurra ausiz

 Eperra zan aren zintzur.

 

 Erru bageak zenbaten dozuz

 Era onetan zeetuak,

 Indar zakarra ta guzur motza

 Dirala euren jainkuak.

 

 


inprimatu