inprimatu
Arrantzalia
Izenburua:
Arrantzalia
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
26-27

Arrantzalia

 

Enbeita'tar Balendin

 

 Eleiz-torrian kanpaien otsa,

 Iru durundin oiua...

 Kalian mar-mar eta didarka,

 Zalaparta ta txistua.

 Esku batian argi txiki bat

 Eta lepuan sakua:

 Eldu da nunbait arrantzalia

 Itxasoratzeko ordua.

 

 Aixia txistuz jostari dabil,

 Leio ta zugatzak dantza;

 Gau illuneko itxas-orruak

 Dauka leio baten antza.

 Au ta guztiz be, ez da kikiltzen

 Arrantzalien biotza.

 Bere maiteai agur egiņaz,

 Ba-doia itxasorantza.

 

 Boga ta boga, untzia doia

 Jostari itxas erdira,

 Urratu eta erdibituaz

 Ura alde bietara.

 Begiak bizkor, sariak gertu,

 Gogoz ta adorez lanera:

 Arraiņa dagon tokian azkar

 Arrantzaliak an dira.

 

 Arrantzaliai lanen ordaiņik

 Iņok ez dautse emoten:

 Txirotasunez bizi izan arren,

 Kantari dira ikusten.

 Aberats ala txiroa emen

 Nor pozau bizi leiteken,

 Arrantzaliai begiratuta

 Ez da erreza jakiten.

 

 Ainbeste gizon sendo bulartsu

 Itxasoak dauz iruntsi;

 Lur alde ontan bixi garenok

 Ez dogu arrisku ori.

 Naiz-ta sarritan arrantza-miņak

 Lurreko gauzetan euki,

 Arrantzalien aurrean danok

 Txapela daigun erantzi.

 

 


inprimatu