inprimatu
Arantzan Zu...?
Izenburua:
Arantzan Zu...?
Sinadura:
Deunoro Sardui
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
21-22

Arantzan zu...?

 

Deunoro

 

 Maitasunaren indar ixillak

 Arantza kuskuan zaukaz,

 Giza-obendiz errukiturik

 Laguntzen egun naiz gabaz.

 Zelan izan lei, Ama goikoa,

 Zu agertzea ir-parraz,

 Zuri oin deunak guk urraturik

 Biotz-bageko arantzaz?

 

 Ludi guztia Zeurea izanik,

 Zelan Zu Euskal-Errian

 Gugandu ziņan, Zeure gurariz

 Eta arantza gaiņian?

 Zer erakutsi nai dauskuzu or?

 Arantzak gure erran

 Sortu dirala, Zure eskutik

 Aldendu gareanian?

 

 Aldapa-beera giņoiazan gu

 Amildegi sakonera,

 Betiko illuna geuganatzeko

 Arriskuak geitutera.

 Bat-batean or izar dirdikor

 Urten argitsu bidera;

 Ta aren su-biziz itzal-bideak

 Poz-egun biurtu dira.

 

 Zure aurrean, apal ta auzpez,

 Otoi-erreguz neukazu:

 Zeure semea izan naitean

 Laguntasuna eidazu.

 Itz ezti, biotz-maitasun utsa

 Oben-asketseko dozu...

 Ontasunaren baratz izanik,

 Zelan zagoz Arantzan Zu?

 

 


inprimatu