inprimatu
Txoriakin bat...
Izenburua:
Txoriakin bat...
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
9-10

Txoriakin bat...

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Oi, bai

 zugatzak berriz ere

 neguari iges,

 bizitzara datorz goraka

 gurari emez,

 gurari biziz

 orriz-orri,

 xurrumur gozuan

 aize epelian

 egaka

 txoriakin bat!

 Bizitzara datorz bai

 maite-min,

 ostoz-osto

 alkar-joka ederrez

 arro,

 eta,

 kantari...

 Bizitzara datorz bai,

 bat-batian, alai,

 biotzak taupaka

 ele ezezaunez,

 aopekotan

 zeru billa,

 txoriakin bat.

 Eta, ametsak eralgiz

 erroz-erro,

 intzirika

 bizitzara datorz bai,

 bizi-min betian

 lurrari tenka

 aizeari amore,

 eder-gose

 adarrik-adar alai

 odeiakin

 artu-emanetan, goi!

 Eta, lur illunian

 lur gogorrian

 bizitzara esnatuz,

 eguzkiaren indar

 eta,

 eguzkiaren graziz,

 Udaberriko arnas goriz

 odola berpiztuz

 bizitzara datorz bai

 santsoka,

 adarretan gora ernai

 aize billa

 aize billa eta,

 maitetasun eske

 eskuz-esku

 txoriakin bat!

 

 


inprimatu