inprimatu
Aralar
Izenburua:
Aralar
Sinadura:
Xabier Lazkoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lazkoz, Xabier

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 I-II Zortzikote
Orrialdea:
41

Aralar

 

X. Lazkoz

 

 Aralar mendia,

 goitigo jarria,

 an dago San Migel

 aingeru aundia.

 

 Trintate ermitan

 aldare aitzinean

 angeruek kantuetan

 daude, bi lerrotan.

 

 Illunabarrian

 Deun Mikel agertu

 ta ikera aundian

 jarri basamortu.

 

 Badakarra eskuetan

 katea bi pusketan,

 ezpata odoletan,

 gurutzea kopetan.

 

 Satan porrokatu

 eta andik lekutu,

 ez diaen agertu

 eman dio debekatu.

 

 Aingeruek: «Deo gratias»

 Kantari esan dute.

 «Deo inmensas gratias»

 Yondone Mikael.

 

 


inprimatu