inprimatu
"Orixe"! il yaku
Izenburua:
"Orixe"! il yaku
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 IV
Orrialdea:
316

«Orixe» il yaku

 

A.O.

 

         Erio bai zital ta atzapar gogor! Guk emen bizi nai, biotzez maite

 doguzanakaz, eta arek ixilka daroaskuz. Ta onek —berezkoa baita— odoletan

 biotza izten. Oraindik zitalago dogu euskaltzaleokaz, gazterik illak baitira

 gure idazle ta olerkari geienak. Ona zerrenda ez makala geure ezagunakaz

 osotuta: Zubigar, Eltzo, Arruti, Errenderi, Lizardi, Loramendi, Markiegi,

 Lauaxeta, Tapia-Perurena, Manterola ta Gerrika-Etxebarria karmeldar gazte biak,

 eta abar.

         «Orixe» etzan ain gazte, atzo goizekoa, 1888-XII-6'an Orexa'n jaioa

 genduan da. Ba-ebazan, beraz, bere urteak. Lanerako, alan be, iñoizkorik argi

 ta gogotsuen aurkitzen zan. An Zabalegi landetxe zoragarrian, Donosti'tik urre,

 udabarriz egin neutson agerraldian onela iñostan: «Soiña dut, egia, makal

 samar, baiña anima kementsu». Olerki-sorta bat, mistikagaiez, esku artean

 ebillen, baita pilosopi auzi batzuk eta «Jainkoaren Billa» liburu ederrari

 azken-ikutua emotea be.

         Baiña, 1961'go uztaren 25'an, il baiño amalau egun lenago egin eustan

 idazkian au iñoan: «Ni osasunez makal, sendagaillu barriakaitik edo. Bapere ez

 deukot kemenik bearrerako. Etorriko ete iata, datorren illabete ortan

 «Jainkoaren billa» kopiatzez amaitzen dodan? Neke egiten iata kopiak ataratea».

 Ez da arritzekoa, erio bai ebillen aren inguru, gosemin. Lan ori —atsegin

 yakona noski—, berak azkenez orraztu ta niri emotekotan zan, nik argitaratzeko.

 Ez eban izan astirik dana amaitzeko, ots, kopiatzea.

 Axken-urteotan guztiz mistikara emona egoan. Gai ortaz ziran oraingo bere

 olerkiak be. Bein adieraz neutson: «Neuk egingo dautzut eun olerki oberenakaz

 txorta txiki bat!». Eta berak: «Ez, ori ez dut nai bizi naizelarik; neu nabil,

 gaiñera, olako zerbait osatzen; baiña denak nai ditut mistikoiak». Sail

 ortarako egindakoetariko batzuk argitara ditu OLERTI'k.

         Igazitako dagonillaren 9'an aldatu eban Jaunak, Barne- muinetanberexiki

 onen goxo ta sakon ak abestu eban Jaunak, bere atseden dirdaitsura. Urrengo

 atsaldez Añorga'ko eleizan egin ziran aren omenerako illetak, jentetza andia

 —apaiz, praille, erritar, ainbat adiskide min— bertan zalarik.

         Danok dakigunez, aren luma errez, txairo, sakon ta erlantzez aberats

 genduan. Utsune andia itxi dausku euskal zelaian, nekez orniduko dana. Olerti,

 pilosopi ta mistikagaiak oso eder yakozan. Bikain litzake guztiontzat aren

 idazlan guztiak bilduma batzuetan —olerti, mistika ta pilosopi-gaiak— argitara

 emotea. Goian bego.

 

 


inprimatu