inprimatu
Urretxindorraren agurra
Izenburua:
Urretxindorraren agurra
Sinadura:
Klaudio Sagarzazu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 IV
Orrialdea:
275-276

Urretxindorraren agurra

 

Satarka

 

 Agur, nere

         Neska kutun,

 Etzaitez egon goibel, illun...

 Etorko naiz berriz Udaran,

 Kantatzera alai zure landan.

         Banua,

         Maiteder...

         Zugatik

         Biotza

 Eri daukat... oiñazetan ler!

 

         Etorri da

         Udaraitzen,

 Berak nola nauen ituntzen!...

 Egunak dira txit laburtu,

 Eta eguzkia indargetu!...

         Biotzak

         Daldara...

         Ezin dut

         Kantatu...

 Nerekin daukat otzikara!

 

         Nik ez nuke

         Aldendu nai,

 Ementxe bizitzen naiz alai.

 Oi! sagasti, uri, zelaiak...

 Baso, mendi, baserri, ibaiak!...

         Zuentzat

         Kantutan

         Alai ta

         Poz-pozik

 Aritu naiz goiz ta gauetan!...

 

         Urrun joan

         Zaigu Udaste...

 Biotz barruko gure maitei...

 Agur, lore usai gozodunak,

 Gure lagun polit, kutunak!...

         Banua

         Negarrez...

         Muxu bat

         Zueki

 Gogo guztitik... maite miñez!

 

                 * * *

 

         Agur, nere

         Neska kutun,

 Etzaitez egon goibel, illun...

 Etorko naiz berriz Udaran,

 Kantatzera alai zure landan.

         Banua

         Maiteder...

         Zugatik

         Biotza

 Eri daukat... oiñazetan ler!

 

         Urretxindor

         Zorarazle,

 Nik ainbat etzaitu iñork maite.

 Jun zera... ni orain negarrez...

 Zu gabe alaitasunik ez,

         Gautegun

         Alege!...

         Adio

         Maitale...

 Beti zoriontsu izan zaite!

 Irrikitzen itxoingo zaitut

 Datorren Udaberri arte!

 

 


inprimatu