inprimatu
San Fermin-kariz
Izenburua:
San Fermin-kariz
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 IV
Orrialdea:
274

Sanfermin-kariz

Holgoriok Iruña'n

 

Gurbindo

 

         Jaiak asian asi

 

 Feriez-aroa badugu,

 jaion jaia, askorentzat,

 iñoiz ezbeita gozartzen

 Sanfermiñetan ainbat.

 Irunxeme txantxalanok

 dute igartzen «bulko» bat

 t'ezin atxiki galeak

 yauz-beharrez plazarat.

 

 Gizaki larriek aurrak

 ezin geldik eragoz,

 argoriorat nork artuko,

 kitz-kin dira tentumotz.

 Iñor ba'dago ezin dula

 zer egin mutirikoz,

 zarta dioke «golko»-ak,

 sutunpa aterazkeroz.

 

         «Toto»-ezko Sutunpak

 

 «Mezeta»-k asi t'ozteak

 alai doatzi farrera;

 suziriak farrastaka

 goian zapartzen dira.

 Bera baitan du sutunpak,

 bera baitan, aukera;

 barnean diren «toto»-ak,

 umiek duten «tira».

 

         Erriko Dantzariak

 

 Ospe dute dantzariok

 dantzara direnetan,

 goraintzi diezte bero

 erritarrek eletan.

 Agertu ta bereala

 dantzariok kaletan,

 so-egileak ari dira

 sekuleko gozotan.

 

 Pintxo daude nagusiak,

 erriko nagusiak;

 karrikara azaltzekoan,

 oro nai gera «fiñ»-ak

 San Fermin aintza ematera,

 goazen beintzat «txintxo»-ak,

 ugari beitira, maizik

 goaten ezaizkionak.

 

         Farra naiago

 

 Nerabiek geyenetan

 atsegiñez, to nokin,

 ba ordean neskak dira

 zertaz ageri muzin.

 ¡Mutillok, oxek, «ozkorrak»

 naiz delarik San Fermiñ:

 esan diezte neskeri,

 «barkat, ezin gera xin».

 

 Neska-poxpoliñak.

 Mutiko bat «fajindun».

 Zendoien andana.

 

     Uso sailaren eraz neskatxak ona jun:

 musuz ziren legunak, soinak ere xukun.

 Soma dira zendoiak, iskanbila aieki;

 oraiko gallent-itza ekeri dagoki.

     Mutiko bat, zarralde, zotinka ­gaxoa—,

 «amatxo»-k, sermoi larriz, eskutik daroa.

 Gorri majo dakarren «fajín» garratx orrez

 ez dagoka ager dadin kurrinka-negarrez.

 

 Kilikik.

 Zaldiki-maldikik.

 Oxek gaztiekin ñiki-ñaka.

 Iruña'n iraungi kale-dantzak.

 Zamaltzain'en oroiz, agur.

 

 Eusko mendetan barna —ak ziren mendeak—

 ez, ezuten onela ari kilikiak.

 Ordun-txistulariek, eraginez airots,

 zeroazkiten morroinak lerro lerro ta adots.

 

 Zaldiko-maldikoen a zen zorionaldi

 karrikan zirelarik dantza ta dantzaldi.

 Mutikoer zarta zarta ez zen, ez, «mazkuri»,

 bai, irakas modua dantzaz auzoari.

 

 Jatorrik noiz ta dantzak zebiltzan kalean,

 zaldikoak baitare zirauen sasoian.

 Dantzak aienaturik kaletik at leko,

 ilgaitzak meatxatruk, zaldikoa dago.

 

 Ezba'zen ere ain gora yenden estimuan,

 alaz ere zerraien aintze ta mimuan.

 Egun batez litzake xotilki Zamaltzain...

 garayik, egun ortan, ¿nor bera bezin ain?

 

 «Zaldiko» urritu da «Xaldiko»-ra

 

 Ekintza da kaxkartu uste baño geyo,

 mutikoak, karrikan, bazter ari zaizkio.

 Gaurgeroz, «xaldikoa» ezin da Zamaltzain,

 agian da geienaz Miel-Otxin'en zain.

 

 


inprimatu