inprimatu
Urte askuan, aita
Izenburua:
Urte askuan, aita
Sinadura:
Jesus Gaztaņaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gaztaņaga, Jesus

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
222

Urte askuan, aita

 

Gaztaņaga

 

 Bertso berriak kanta nai dizkat

 bere eguna data iya.

 Asteasu'ra nork adirazi,

 larri da nere eztarriya.

 Pozez gaiņezka daukat, ordea,

 sekulako etorriya.

 Ez al zekin, ba, bere seme au

 nintzala bertsolariya?

 

 Zenbat gauza nik esan-berrrak

 ote dauzkat gaur buruan?

 Biotz bero bat taupaka, berriz,

 aspergaberik kolkuan...

 Biak gauz bera esan nai dute

 etengabeko kantuan

 Artu bezaizkit, aita maitea,

 zorion urte askuan!!

 

 Urte bat geigo betetzeko gu

 oraindaiņo gabiltz pozik,

 ez bai diteke ogeita lauak

 gabean izan apaizik.

 Bakar batzuek nik bai artuko

 aitari gutxitzegatik.

 Aita, ea noiz egiten degun

 onelakoxe trukerik?

 

 Bertsotarako gogua daukat,

 asia det laugarrena.

 Opa diot nik oraiņarteko

 egunikan ederrena,

 pozez beterik, seme-alabaz

 inguraturikan dena.

 Artu beza, ba, palta dun onen

 zorionik beroena!!

 

 


inprimatu