inprimatu
Horati'ren odak
Izenburua:
Horati'ren odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
217-219

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXXVI. Ploti numida'ri

 

 GAIA:Numida, August'ekin batera iru urtez kantauritarren aurka gudukatu

 ondoren, etxera itzultzen da, Espaņa'tik. Ango poz-dirdira! Lagun ta adiskideak

 oro lazlandu ta besarkatzen dute samurkiro. Eta batez ere, aren aurtzaroko

 lagun miņa, Lami, eztitan, noski. Ondoren jataldi ederra, soiņu ta dantzaz

 ornitua. Noiz idatzi ote zun? J. K. aurretiko 25 edo 24'garren urtean;

 kantauritarren aurkako gudutik 24'garren urtean bait-zan August itzuli.

 

 Et ture et fidibus iuvat...

 

               Lurrin-keetan nai ditut ta lira-ots biziz

               Ta zekor baten odol bearra ixuriz,

               Numida'ren Urtzitar jagolak leun-azi.

 

               Esperi urrunetik zoriz bait-zaigu itzul,

           5  T'orain laztantsu dabil lagunekin urgul;

               Lami du biotz-bera txeratzen gogotik,

               Maixu bat-baten mende aurtzaroa igaro

               Ta toga berdin alda zutela oroirik.

 

               Ez bijoa egun au arri zuri gabe;

         10  Txangil lasterrari ez ipiņi neurririk,

               Sali'tarren arauz ez oiņak atsedenik;

               Treiziar txol zapala txurrutatzen bikain,

               Baso'ri Damali'k ez beio irabazi.

               Ez bedi oturuntzan peitu arrosarik,

               Ez api bizikorrik, ez lili utsalik.

 

         15  Damali'ri dizkie begiak orditsu

               Denak ezarriko, t'ez dio Damali'ri

               Iņortxok erauziko maitale berria,

               Untzorri lizuna lez ari atxikia.

 

 Oarrak.—Adiskide au, Eli Lami dugu; lenengo liburuko XXVI'garren oda ere, ikusi

 gendunez, onitxi eskeiņia da.—8. Adin berdiņekoak ziralako, erromatarren oitura

 zanez, aur-toga utzi ta erri-toga jantzi batera egin zuten; amasei-amazazpi

 urtetan egin oi zan aldakuntza au, Liberalia deitu jaialdiz-9. Trazitarrak arri

 zuriz marratzen omen zituten egun zoriontsuak, era beltzez zoritxarrekoak-11.

 Salitarrak, Marte gudu-jainkoaren apaizak zenitun.

 

XXXVII. Bere laguneri

 

 GAIA:Edan ta dantzatu, lagunak, dio Orati'k; len, zoritxarpean geundela, ez zan

 egoki orrelako jairik. Orain, bai, edan ta dantzatu pozik, zemaika zeuden odei

 beltza urruti-azia baila. Izan ere, Aki'ren garaipenak alaitasuna zekarren

 bereiziki. Keleopatere arroputzak gaiņez eraginda zeukan, bere zikituekin bat,

 erromatarren egonarria; baiņa eratsia izan da aren ausardia. August'ek eraso

 zion, sapelaitzak usoari bezela, atxillotzeko asmuz: alare, azken dirdaitsuagoa

 gura zun: bere jauregiari begiratu bat emanik, suge pozoitsuz ozkatua il zan,

 bakandere ain argia izanik, apal ta eroria, garaitz-egunerako eraman ez

 zezaten.

 

                         Nunc est bibendum, nunc pede libero...

 

               Edan oraintxe, ta jo orain, lagunak,

               Sorua oin-sarkin; oraintxe baita

               Jainkoen oetzak Salitar jakiz

               Goxo apaintzeko garai txit auta.

 

           5  Asaben sototik len ez zan aizu

               Kekubo arizea; Kapitol bai-zun

               Erregin eroak bere mendeko,

               Ta gizaki erkin saldo batekin.

               Oso ustelsu ta zori onez mozkorrik.

         10  Gure aginterri zabala ere

               Ondiko ta illetaz xeatu nairik.

 

               Baiņa gutxitu zan aren sumiņa

               Sutatik untzi bat bera doi irtenik;

               Kaisar'ek lot zion bildur biziaz

         15  Ardo zorakorrez kuin zun gogoa,

               Itali'tik egaz zijoalarik,

               —Uso izua saiak edo erbia

               Eiztari ariņak Emon-zabaldi

               Elurtu zear lez—, arraunez ekin

         20  Ta mamutzar likits eriozkiņa

               Gura izan zunean katepe atzi.

 

               Ura orraitio, leiņuki il nairik,

               Ez zuen ezpatak eme antzo izu,

               Ezta etzan saia zoko ixillera

         25  Bere ontziakin azkarki ta uzu.

 

               Lerden, sozko bizi so egiņikan

               Bere egoitz jausira, suge biurrak

               Asarrazi zitun eden xurga-min;

               Are anker baitzan, iltzea etsiz:

         30  Ots, Liburni'tarren ontzi latzetan,

               Bera, andere ez-apal, edonor bai'litz,

               Garaitz-arro ager zezaten murritz.

 

 Oarrak—-3. Salitar apaizen jan-edanak ots aundikoak omen ziran, batez ere

 aoxuri bereziz ta aundikiro ospatzen ziralako. -6. Lati-lurraldean, Kekubo

 zeritzanean, ardo txit ona artu oi zan.— 7. Keleopatere, Aigito'ko erregiņak,

 Mark Antoni'rekin aituta, Erroma zuzitu nai zun.— 17. Emon edo Tesali, Grezi'ko

 zabaldia-27. Keleopatere'k, etsaien atz artean ez erortzearren, suge-edenez

 pozoitu zun bere soiņa ortarako, bere aurka suge bat asarrazi naita, urrezko

 ardatzez sakatu omen zion- 30. Liburnitarrak, itxas lapur bait-ziran, ontzi

 bizkor latzak erabilli oi zituten.

 

XXXVIII. Bere otseiņari

 

 GAIA:Gauza arrunt zalea duzu Orati, ta ez zaio bat ere atsegin persitarren

 antzeko aundikeria; ez du nai larregikerizko ikusgarri ta gaiņerakorik.

 

                         Persicos odi, puer, apparatus...

 

               Iguin ditut, otsein, Persitar apaindurak;

               naskagarri zaizkit koroe iraz eioak;

               Ez zazu azter nun edo lorez diteken

                       arrosa berandua.

           5  Arduraz naukazu mirtu soilla ezertan

               geitu ez dezazun; otsein zaitudan orrek

               on duzu mirtua; bai ta nik ere, lasai,

                       edan arren mats-pean.

 

 Oarrak.—1. Persitarrak oso emanak ziran atsegin eta aragi-irritseri, ta olako

 jataldi ospetsuetan batez ere buruntza antez eio, usaiki ta igurtziki ta abar,

 oparo erabilli oi zuten-5. Mirtu edo arraia, zugatz txiki ezea.

 

 


inprimatu