inprimatu
Altuberen euskal arimari
Izenburua:
Altuberen euskal arimari
Sinadura:
Arana Martija, J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana Martija, J.A

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
615-617

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Altuberen euskal arimari

 

Arana Martija, J.A.

 

 1.

 

 Beti nauzu Altube tar Sebero

 gertu zuri eskaintzeko agurra

 begirunez gaur bereziki espero zugan

 jarri nere bihotz samurra.

 

 2.

 

 Aire zahar hau joatzu zerura

 ezaguna zure musiketan

 besterik ez dator nere burura

 gaur zugaz hasteko harremanetan.

 

 3.

 

 Ez naiz bertsolari ez naiz poeta

 ez nagizu larregi eskatu

 ahal dudana egingo dut eta

 ausarti naizenez gero parkatu.

 

 4.

 

 Arrasate zen zure sorterria

 ta hemen nago, kantuz, gernikarra

 Gernika zen zure herri berria

 biak lotzeko zara ortzadarra.

 

 5.

 

 Asko da zugan ikasi dudana

 sartu ninduzun ikastolara

 nik zugaz lehenengo harremana

 izan zen maite izatea euskara.

 

 6.

 

 Zure zainetan zetorren musika

 hau zen zure bigarren ardura,

 horregatik zordun dago Gernika

 biztu zenuen ta bere kultura.

 

 7.

 

 Txikitatik espirituz apala

 zinen Seber aproposko lurra

 ereintzeko mindegian bezala

 zure ariman euskal hazi apurra.

 

 8.

 

 Zugan erne zen euskaltasuna

 Arrasaten egin zen landara

 musika ta euskararen maitasuna

 zuhaitz errotu heldu zen Gernikara.

 

 9.

 

 Gizaldi hasierako neguan

 garbitu zenuen gure orbela

 eta udaberrian lore kimuan

 agertu zen zure arnas epela.

 

 10.

 

 Frutuak eman zenigun ugari

 zure bizitzako urteetan

 espirituz aberatsa denari

 emaitza dario bere eskuetan.

 

 11.

 

 Musikarako berezitasuna

 landu zenuen zure bizitzan

 baina ez zen igarotzen eguna

 euskararen defentsarako ekintzan

 

 12.

 

 Baina ez zen musika ez ta euskara

 atzerrira bota zinduzanak

 Alkatetza utzi ta Frantziara

 eraman zinduzan politik lanak.

 

 13.

 

 Aberria maite izanez gero

 zein izango zen zure azkena

 ikusten zenuen argi Sebero

 ha zen bai maitasunaren pena

 

 14.

 

 Eta denen gainetik maitagarri

 zenez zuretzako Euskalerria

 ez zen inondik zuretzat mugarri

 ez isiltasun ta ez atzerria

 

 15.

 

 Saber Altube, maisurik onena

 zure jarraitzaile gu bagara,

 izan bedi zuk nahi zenuena

 gora Euskaleri ta gora euskara

 GORA EUSKALERRI TA GORA EUSKARA

 


inprimatu