inprimatu
Usteak
Izenburua:
Usteak
Sinadura:
Okil
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Okil

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
202-203

Usteak

 

Okil

 

 Usteak... erdi ustel...

 esaerak dio:

 (akiakul ar nedin,

 neurritzaren zio).

 Urrutiko intxaurrak

 diralarik geio

 lilluragarriai,

 aintz ematen zaio.

 

 Gure jaiotz-uria,

 ba'gaude urruti,

 zein eder deritzaigun

 oroitza leiotik;

 emen gaudela berriz,

 gauzkazu negarti,

 zereko... zera... edo,

 zeozerengatik.

 

 Zerbaitena goazki

 ito bearrian,

 utzirik beriala

 iritxi ondorian;

 jauregian bezela,

 gure atarian,

 zakurrak oin-utsian,

 izaten bai-dira.

 

 Karrikatik basetxen,

 gauz asko dagiri;

 baserritik txaidean,

 ez dakust nekerik;

 orlako lelorekin

 gaude naspildurik,

 deguna ongi dago

 ez nai degun ori!

 

 


inprimatu