inprimatu
Nola begira ala ikus
Izenburua:
Nola begira ala ikus
Sinadura:
Eusebio Igartza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igartza, Eusebio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
187-188

Nola begira ala ikus

 

Igartza'tar E.

 

 Ibilli ta ibilli

 basoan aurrera

 bi gizon zijoazten

 mendi tontorrera.

 

 Izardia kopetan,

 ao legor, egarri;

 ezpaiñak ezpal igar,

 amesten iturri.

 

 Gaztain zulo batean

 —nork aztuta gero—

 botella bat arkitzen

 ardoz erdiraiño.

 

 Bati alaitu dio

 aurpegi aldea;

 begiak dantzan, dio:

 «Oi, erdi betea!»

 

 Beste lagunak ez du

 orrelako poza,

 ezpaiñak okertuta:

 «Ba, erdi utsa!»

 

 «Zer begiekin iku

 ta nola begira,

 naiz gauzak berdin izan,

 aldatutzen dira».

 

 


inprimatu