inprimatu
Aita Goiria'ri biotzez
Izenburua:
Aita Goiria'ri biotzez
Sinadura:
Norbert Tauer
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tauer, Norbert

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 III
Orrialdea:
179

Aita Goiria'ri biotzez

 

Tauer'tar Norberta

 

 Kortederra etxean, Bizkai'ko lurrian

 Sortu zaigu idazle argi ta maitia,

 Ongi ezaguna da Aberri guztian

 Aita Karmeldarra, ta izenez Goiria.

 

 Ta ikasi ditu amatxoren altzoan

 Arbasoen izkuntza, abesti samurrak.

 Euskera txit ederra daukala gogoan

 argiro darakuste bere liburuak.

 

 Karmel'go Birjiñari, bere seme onak

 Eskeiñi zion lan bat, guztiz ospetsua.

 Biziki goratzen dute euskaltzaleak

 Liburu bikain ori, oso mamitsua.

 

 Fatima'ko Birjiña, Ama txit garbiak

 Goria'an ba dauka menpeko zintzoa.

 Berari esker, orain, Bizkai'ko semiak

 Badute Fatima'ko edesti osoa.

 

 Bere beste lan batek, euskera garbian

 Elorrio'ko seme Balendin santua

 Ipintzen digu gure begien aurrian,

 Bait'ere aren bizi, neke, eriua.

 

 Iztun aundia da gure Aita maitia,

 Mixiolari ere, guztiz aipatua.

 Erregutzen degu «Gure Jainko aundia,

 Eman, otoi, berari osasun sendua».

 

 


inprimatu