inprimatu
Horati'ren Odak
Izenburua:
Horati'ren Odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
134-136

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXXIV. Buru zuritze

 

 GAIA:Epikur'tarren aurkako oda. Aien antzeko irakatsi lasai labanez ibillia

 dugu Orati ere, aldikada baten beintzat. Ez zun Jainkorik gurtzen, ez gora

 begirik jaso. Baiņa soin ta gogo arriskutan ikusirik, bide ibillia utzi ta

 atzera dagi, zugur-arauz; guztion bizia, bada, goi-indar baten eskuetan dago,

 ta on da noski siņiste aantzi ta uzkurtz jarduneri ekitea.

 

                         Parcus deorum cultor et infrequens...

 

               Urtzitarren gurtzaille zabar ta maiz-eza,

               Jakite ergel mendeko an-or naiz leiatu;

               Orain, ordez, oialak atzera emanik,

               Urrats utziak bear naitaez berriztu.

 

           5  Egun-aitak su argiz odeiak etenda,

               Sarri aizatu ditu, ozkarbian ņarņar,

               Bere zaldizko talde zalapartariak,

               Gurpillez aterarik zearkako dardar.

 

               Aiekin iņarrosten ditu lur astuna

         10  Ta ibaso me-narrasak. Estigi beiņena

               Ta Tenaro iguiņaren egoitz izukorra,

               Ta Atlante'ren mugako ertzik urrunena.

               Urtzitarrak al du, bai, goiak leize biur;

               Bai ta illuna argituz, izen aundikoa

         15  Beztu: Sirats zitalak, aiots gordiņetan,

               Emen jartzen du pozik an ostu, koroa.

 

 Oarrak.—2. Epikur jakinzalearen aburuz, ez da Jainkorik, eta izan ezik, eztago

 zetan ez danari agur egiņik ere.— 3. Emandako oinkadatatik berriz ibilli bear,

 aolkuz aldaturik, ontzi-oialak bestera jarri ta itxastarrak egin oi zutenez-5.

 Egun-aita, ots, Jupiter.— 10. Estigi, su-lezako aintzira.— 11. Tenar au,

 olerkarien artean, Peloponese'ko artzulo sakon bat omen, emendik jaisten bide

 bait-zan su-lezara; gaur Matapan itxas-muturra dugu.— 12. Aintziņakoak uste

 zutenez, lurraren atzena Atlante itxasoan kokatzen zan.— 13. Jainkoak apaletsi

 dezake goitua, bai ta apaletsia goitu ere.

 

XXXV. Sirats'ari

 

 GAIA:Oda txit bikaiņa. Urtzemeari gorapen-itzez dei egin ondoan, August zaitu

 dezala eskatzen dio barnemin. Kaisar, izan ere, laster Bretaņa'tarrei guda

 egiteko zan; bai ta asmotan zerabillen arabitarren kontrakoa ere, iru urte

 geroago ustel irten arren. Beraz, zaindu ta babestu beza gudaldi arriskutsu

 oietan, August eta Erroma'ko gaztedi bulartsua. Gero, barruko iskanbil eta

 zoritxarrak dakazki gogora, negargarriak beti ere. Ez bedi olakorik berriz

 gertatu.

 

                         O Diva, gratum quae regis Antium...

 

               O Jainkosa, Anti inkai jagoten duzuna!

               Naiz beeko maillatik soin ilkorra jasotzen,

               Naiz-eta gurendarik aintzaz gorenenak

               Kirmentsua bait-zera negar-progu itzultzen.

 

           5  Zuregana dijoa otoitz arduratsuz

               Nekazari landerra; zu, gezal-andere,

               Karpati'ko urak zear oleska dauzkazu

               Bitiniar ontzian doaztenak ere.

 

               Bildur zaitu Dak latzak, eskitar igestik,

         10  Uri ta enderriak, ta, Lati azkarrak;

               Bildur zaitu errege basatien amak,

               Ta gorri jantzitako almendun zoharrak.

 

               Bildur zaitue, zauden zutabe tinkoa

               oin zarta irainkorrez ez dezazun eratsi,

         15  Ta erri naspildua gudara ez dedin,

               Alperrak gudara, ta enderria suntsi.

 

               Bear zorrotza beti doakizu aurrez,

               Iltze lodi ta ziri ditula eskuan;

               Bai ta ba-daramazki orma-kizki gogor

         20  Ta urturiko beruna, bere atz-kaskuan.

 

               Jarrai duzu Itxaro, ta Siņes soil-bakanak

               Ez zaitu utzitzen, zapi zuriz estalia;

               Lagun duzu berarik, jantzi illuna aldatuz,

               Jauregi altsuan zuk uztean bizia.

 

         25  Baiņa erri gezurti t'ematxar likiņak

               Gibel dagite. Upelak uts, igesi doaz

               Kide-lagunak, buztar astuna alkarrekin

               Jasan-miņak dakarren marruzko dordoaz.

 

               Zain zazu Kaisar, ludi azkenetaraiņo

         30  Bait-doa, Britandarrei gudu egitera;

               Jagon itzazu gazte-mulko berriak ere,

               Sortalde ta Itxas gorri beti dardar-bera.

 

               Lots bekigu anaien zauri ta erio!

               Garai mingarri artan, noren bildur giņan?

         35  Gaiztook, zuzitu gabe, zer utzi genuan?

               Jainkoen ikaraz, noiz gazte-eskuak motz?

 

               Opa-mairikan laga ote zan errukiz?

               Burni-mutur kamotsak tximure berrian

               Onduko ba'zenitu ta itzul erazkoan

         40  Masagetar ta arabiarren on-ezean!

 

 Oarrak.—1. Anti, bolskotarren uriburu zarra; Sirats edo Zoriak emen zeukan bere

 jauretxea, bi irudikin: Fortuna equestris, ots gudakoa, ta Fortuna felix, ots

 pake emakorrekoa; inkai itzak zoritsu, atsegingarri esan nai du.— 8. Bitini'ko

 oianak berebiziko zura ekarri oi zuten itxas-ontzietarako.— 9. Dakotarrak.

 Danubi ta Karpati mendi tartean bizi izan ziran, Traiano'ren agintaldirarte

 iņork ere goitu gabe; eskitarrak, ordea, Europa'ko ego-sortalderuntz eta Asia

 iparraldera, eta arriskuetatik iges egiteko lurralde lau zabalak zeuzkaten

 aurrez-aurre.— 17. Anti'n gurtzen zan Sirats'aren laukian Bearra zegon

 margoztua, ta onek iltze ta ziriak zeramazkin eskuan, bere sendotasun goitu-

 eziņaren ikur; iltzeak, askatu-ezin-alan gauzak lotzen ditulako, ta ziriak, oro

 zati ta ezpal biurtzen dulako - 21. Ezbear ta zoritxarrik aundienetan ere

 Itxaropenak pozten bai gaitu eskuarki.— 31. Orduntxe zekarten Medi ta

 Persi'tarren aurkako gudurako aukeratu zituzten gazte-taldeak.— 33. Erri arteko

 liskar ta matxiņadan arturiko zauriak, noski.— 40. Erri zalapartariak, Kaspi

 itxas mendelean bizi ziranak.

 

 


inprimatu