inprimatu
Lugiña ta semeak
Izenburua:
Lugiña ta semeak
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
122-123

Lugina ta semeak

 

Igotz

 

 Jon bai lur-langille zintzo!

 Uda ta negu arek lan

 gogoz saillari lotua,

 baserriko soloetan

 ez dan egundo be izan iderik.

 Aratz dauko etxea txit,

 aberez korta betea,

 ganbara beti aletan

 arto ta gariz asea.

 

 Urteetan orla bizirik,

 zernaizko irriz ornidua,

 azkenean eldu yako

 beste mundurako ordua:

 zorra bai dogu ordain bearra.

 Beingoan zazpi semeak

 batu ditu oge ondo,

 gauzarik asko bai daukaz

 orain arei esateko.

 

 «Gutako itxi zitun ­diño—

 Jaunak lur-aberaskiak;

 neurriz, ba, erabillirik

 ez etsi kaltegarriak.

 Baiña, kontuz! Or dago-ta untzea!

 Zer jan, zegaz soiña estaldu

 aukera bear guztiok;

 t'eten bako lan-izerdiz

 jadetsi oi doguz gauzok.

 

 «Solo erdian dozue

 ezkuturik ederrena,

 nik munduan izandako

 ogasunik andiena,

 gaur arte iñori esan bagea.

 Joan ta billatu zoli;

 baiña ez neuke liskarrik

 zuen artean nik gura

 ori dala-ta sortzerik».

 

 Aitari lurra emonda

 solora dira semeak,

 eta altxor billa dagiez

 iñoizko lan ta nekeak;

 dirurik, baiña, ez agertuten.

 Alan be solo zabalak,

 olan atxurtu ta atxurtu,

 emon dautsie iñoiz baiño

 ugariagoko zitu.

 

 Egun-lana dozu, izan be,

 gizonaren ondasuna,

 diru-ekarle beiñena,

 benetan zorionduna.

 

 


inprimatu