inprimatu
Alabatxoaren ametsa
Izenburua:
Alabatxoaren ametsa
Sinadura:
Roman Irigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoien, Roman

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
114-116

Alabatxoaren ametsa

 

Irigoien'dar Roman

 

 Bartere, oi dedan bezela

 lotaratzeko aurretik,

 lo zegon alabatxoari,

 laztantxo bat eman nairik,

 esku-arteko irakurgaia

 itxi, altxa mai-aurretik

 ta maitearen gela aldera

 xuxen joan nintzan andik.

 Argia pixtu, seaskara

 inguratu ixil-ixilik

 ta ŦJainkoa'k gabon deizulaŧ

 —goxoro esan nion nik.

 

 Ezin entzun, lo zegon-eta,

 lo nere alabatxoa...

 Maindire artetik arpegi

 txuri-gorri potxoloa

 ta esku biak atereak,

 arnasa lasai, goxoa:

 aingeru eder bat zirudin

 zerutik jetxitakoa...

 Betetzera ninjoanean

 muņ emateko asmoa,

 irri-partxo eztitsu batek

 jantzi zun bere aoa.

 

 Ametsetan zegon maitea...

 Zer amets izan zezaken?

 —Zer...? Izebak etorri ziran,

 eta txintxo izatearren

 kopintxo bat ikusgarria ,

 bere-beretzat zekarten

 begiak beltz, musua gorri,

 kikatxoak erakusten,

 illea ondo orrazatua,

 jantzi urdiņak estaltzen.

 Ba'zekin ibiltzen, bai ta-re

 begiak itxi-irikitzen...

 

 A zer nolako kopiņa zan...!

 Iņork ez zezaion kendu,

 lenengo ondo ikusi, ta gero

 bi eskutxoekin artu

 eta bere biotz-gaņean

 ipiņi zun estu-estu.

 Egundo pozik izan ba'zun

 une artantxe bai poztu...

 Baņan neurri gabeko pozak

 alabatxoa esnatu,

 ta kopiņa artzera zijoan...

 ta kopiņik ez azaldu!

 

 Nere alabatxo maitea

 len pozik, orain naigabez;

 len kopiņ ederraren jabe,

 ta orain... orain ezer ez;

 ametsetan zorion-bete

 ta esnatzean negarrez...

 Nik zotin ta malko mardulak

 arpegian-bera ikustez

 erruki izan, ta besarkatu

 ta laztandu nun biotzez.

 Aitaren laztan xamurrekin

 laixter zan berriro parrez,

 ........

 ........

 ........

 

 Zenbat aldiz biziko zera,

 kuttuntxo, amets egiņaz...

 Bizitzako bide bazterrak

 beterik daude larrosaz;

 ederrena aukeratzen dezu,

 pozez artzera ba-zoaz...

 ta eskuak odoltzen sarri

 larros-arantza zorrotzaz.

 Maite: ez-bearrak samintzean

 beti zeruko Aita-tzaz

 oroitu, eskatu, ta Berak

 utziko etzaitu iņolaz.

 

 


inprimatu