inprimatu
Oler-aldi
Izenburua:
Oler-aldi
Sinadura:
Okil
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Okil

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
113

Oler-aldi

 

Okil

 

 Txori bat zorriketan

 osto berripetik,

 artezia bitatzen

 luma bat jaurti dit.

 Bertatik ekin diot,

 orri zikintzeari

 belarria igurtziz,

 sortitza goretsiz.

 

 Txori ori arizu,

 tortok muskillian,

 txistua jo eta jo

 ausi bearrian;

 ta gu iztalatraka,

 kirten gai batean,

 adarra jotzen degu,

 besterik ezian.

 

 Sagats bat agiri da,

 loriak betian,

 ez Jeremiasena,

 an... Babilonian;

 arparikan ez degu,

 ta zoritxarrian

 ezin zinzilik jarri,

 bere kakotxian.

 

 Agur landa liliak,

 ikusi artio;

 ezin jarrai nezake,

 aulkeri jario.

 Kupelan sagarduak,

 txinparta dario;

 xardin-zar bat gezatuz

 banua ta ario.

 

 


inprimatu