inprimatu
Nafartar bertsolarien omenez
Izenburua:
Nafartar bertsolarien omenez
Sinadura:
Norbert Tauer
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tauer, Norbert

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
98

Nafartar bertsolarien omenez

 

Tauer'tar Norberta

 

 Gora Nafarroa'ko Aldundi argia!

 Txalogarri da aren lan aundi-aundia,

 Euskera suspertzeko erri guzietan,

 Batez ere euskaldun aurren biotzetan.

 

 Lekunberri errian, Larraungo aldean

 Egiten da euskaldun pesta bat, aundia.

 Nafartar bertsolari guzien artean

 Txapelketa ederraren lenengo partia.

 

 Euskaldun bertsolari eta kantariak

 Orotan baidira beti euskaltzaliak.

 Berak bezelako esnale biziak

 Bear baiditu gure Euskalerriak.

 

 Bertso oien bidez Praga'ko aiskidiak

 Bialtzen dizkitzue bere goraintziak.

 Gure Nafarroa'ko erri guzietan

 Euskera bizi bedi aurren aboetan.

 

 Gora gure euskera, izkuntza eztia,

 Ta zuen arbasoen emaitz txit maitia!

 Egizue euskeraz toki guzietan,

 Batez ere aurrekin zure etxietan.

 

 


inprimatu