inprimatu
Ben Yehuda'ri abestia
Izenburua:
Ben Yehuda'ri abestia
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 II
Orrialdea:
94-96

Gure gazteei dei bizia

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

         Liburu eder bat jarri didate nere eskuetan. Buenos Aires'en argitaldua

 da. Argitaldaria: Editorial Candelabro ta liburaaren izenburua: EL REBELDE DE

 JERUSALEN.

         Gure gaztediari dei bizi eta larri bat egiteko, ezin zitekean idazti

 ederragorik sortu.

         Liburu orrek zer dakarren? Gertaera arrigarria honetan: ELIEZER

 PERLMAN'en bizitza. Gizon onek auxe du arrigarri: gaztetatik gaxo zegoalarik,

 ala ere egundoko gurenda ta garaipena iritxi zuan bere errian.

         Orain bi milla urte ildako izkuntza, berriro piztu zuan. Iñork

 itzegiten etzuan izkera, berriro nagusi jarri, alajaña, bere errian.

         Izkuntza ori Eberkera izan da: juduek antxiña zuten izkuntza, ta beren

 sinagogatan bakarrik elizkizunetarako erabiltzen zan izkera.

         Euskera nola jaso genezaken ikasteko, berebiziko liburua dezue, gure

 gazteok.

         Erosi ta zabaldu ezazue gure errietan liburu ori.

         Euskaldun alperrak esnatzeko ta jorratzeko aukerakoa degu.

         ELIEZER PERLMAN'ek izena ere aldatu egin zion bere buruari. Israel'go

 izkera pizteko, idazten asi zanean, judu-izena ta abizena artu zituan

 beretzako, ta ala andik aurrera BEN-YEHUDA izenpetzen zuan.

         Gizon au, Paris'tik Israelera joan zanean, Palestina'n bizi ziran judu

 guziak, etziran 30.000 milla baiño geiago; Turkia'k lege gogorpean zeuzkaten;

 ta ala ere, Ben-Yehuda'k erri sakabanatu ari, kalean iñork itzegiten etzuan

 izketa berrio sartu al-izan zion biotzean. Gaur Israel'en guziak eta alde

 guzietan ebreoz itzegiten dute.

         Gure EUSKERAKIKO AUZIA ezta aiena bezin larria. Eztegu, beraz, etsi

 bear gure lanean. Euskera indartu genezake ta gure gazteak duten lenbiziko

 lana, auxe da: Euskera ikastea. Egi au, garbi ikusiko dezu esan degun liburua

 irakurtzen dezuenean.

         Oraintsu, itzaldi bat emana det Donostia'ko Centro Cultural y Ateneo

 Guipuzcoano'n. Ba-zan jendea itzaldi artan, ta arretaz entzun zuten an ziranak

 Ben-Yehuda'ren bizitza arrigarri ori.

         Itzaldia erderaz izan genuen, baña azkenean euskeraz jalki nien nere

 entzuleei, BenYehuda'ri abestia:

 

Ben-Yehuda'ri abestia

 

 Ben-Yehuda! Ben-Yehuda!

 Mundu guztiko oiartzunak

 oiukatu dute izena

 erreka-zulo, eremu baztar,

 madura, gaillur goiena.

 

   Ben-Yehuda! Ben-Yehuda!

 Olatu-aparren otsa;

 zure bizitzan edan zenduen

 etsaikerien laiotza;

 nekeak-neke, zuzen eraman

 zenduen bizi-ardatza.

 Euskalerriko itxas-ertzera

 eldu da zure abotsa.

 

   Ben-Yehuda! Ben-Yehuda!

 Olio menditik gora,

 izar guziak jai egin dute;

 zeru-sapaiak nau zora!

 Mundu guziko izkuntza illak

 bota digute aingura;

 lur zapalduak artuko dute

 baso jantzien itxura.

 

   Ben-Yehuda! Ben-Yehuda!

 zure erria piztu da!...

 Etengabeko Udaberriak

 loratu du zure lurra.

 Bijoa zure illobiraiño

 EUSKAL BIOTZEN AGURRA!

 

 


inprimatu