inprimatu
Guraria
Izenburua:
Guraria
Sinadura:
Federico Garcia Lorca
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
García Lorca, Federico

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
43-44

Guraria

 

G. Lorca

euskaratzailea: O.

 

 Zure biotz beroa soilki,

 ta ezer ez geiago.

 

 Solo bat ene atseden-toki

 urretxindor bage,

 lirarik bere ez,

 ibai zuur bat auzo

 iturritxo batekin.

 

 Aizearen ezten-ziri barik

 osto gaiñekaldean,

 orri izan nai dauan

 izarrik bage.

 

 Argi eskerga bat

 beste baten ipurtargi

 izan daitekena,

 begirakun ausitako

 zelai zabal batean.

 

 Atseden argitsu bat

 ta bertan gure laztanak,

 oiartzun biziaren

 orein doiñutsuak,

 urrun edatuko diranak.

 

 Eta zure biotz beroa,

 ezer ez geiago.

 

 


inprimatu