inprimatu
Bake barik
Izenburua:
Bake barik
Sinadura:
Gotzon Garitaonaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garitaonaindia, Gotzon

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
40

Bake barik

 

Garitaonandia'tar Gotzon

 

                                             (Rementeria'tar Amadeo'ri biotzez)

 

 Urte bat doa, beste bat dator,

 baltza da nire kontua!

 Atsegin gosez daukat biotza,

 artega nire gogua.

 

 Ludi onetan lar ikusi dut,

 orotzaz naz aspertua

 izaki oro dastatu arren,

 ez dut biotza asetua.

 

 Nere biotz au urduri dabil

 Jainkoa noiz arkituko.

 Azken ordua eldu baiņo len,

 ez al da billa etorriko?

 

 Biotz barruan sartua daukat

 Artzai Ona'ren txistua;

 bolada ontan entzun ez arren,

 ez dot iņola aztua.

 

 Sarritxo Bere deia entzun dot

 baiņa ez dautsat erantzun;

 nere bidean oso gitxitan

 izan dot A bide-lagun.

 

 Zerugoi ortan zauden Jainkoa!

 Zuretzat egin gaituzu;

 ta zurekin bat egin artean

 ezin ezelan baketu.

 

                                                       Derion, Urriak 30, 1960.

 

 


inprimatu