inprimatu
Beti zure erri
Izenburua:
Beti zure erri
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
11-13

Beti zure erri

 

Jautarkol

 

                                                 (Euskal-kanta Aandre Maria'ri)

 

 Kanta-nai bizi batek, Amatxo laztana,

 bultzaka, maitekiro nakarki Zugana...

 

 Zuri begira jaio, ta il zure oiņetan

 ne-bertsuok ez dute gaur nai besterikan.

 

 Entzun, ba, nere kanta, maite-oparia,

 euskal-kanta ta, ametsa, otoitz ta istoria...

 

 Euskal-Erri ta Zure maite-lokarria

 urrezko doņu zarrez bertsotan josia.

 

 Ezpaiņetan lerturik irripar eztiak

 zakust Euskal-Erri'rontz zuzenduz begiak...

 

 Zergatik ain eztiki, Amatxo kutuna?

 Nolatan maite dezu ainbat euskalduna?

 

                       * * *

 

 Euskal-Erri zarraren bekoki garbian,

 —gurutza artu zunean Bataio-iturrian

 maite-musu sutsu bat utzi zendun, Ama,

 ta irarrita geroztik dirdizka darama.

 

 Bere Erregin ta Amatzat ar zendun betiko,

 maite-miņez zitzaizun jarri belauniko,

 zin-egiņaz laztandu zinduan negartez

 malko-iturria lertuz maitasun-indarrez.

 

 Zenbat gizaldi geroz igaro ote-dira?

 Zenbat erri ustelduz erori illobira?

 Euskal-Erria zutik, kementsu, lerdena

 beti sutsu aitortzen Goiko Sinismena.

 

 Zure maite-musuaz Bataioan, Ama,

 jantzi zun soņekoa osorik darama.

 Iņoiz ez du laidotu, ez du iņoiz urratu

 Orrengatik Zuk ote beti ain maitatu?

 

 Eman zizun besarkaz lotu zan Zurekin.

 Zure izena goraltzen ordutik du ekin.

 Zu beste Erregiņik nai ez du izan lurrean,

 Ama kutunagorik etzun bioizean.

 

 Zurekin zoraturik, meite-miņez joa,

 zurre irudiz josi zun bere lur osoa...

 Zutzat otoitz beronak sukalde-txokotan,

 egaka zure izena kanta-zar-egotan...

 

 Artzaia ba-zijoan ibarretik-gora...

 Artaldean urduri an-or artzaiņora...

 Eskuetan txapela, baseliza-aurrean,

 ĢAgur Mariaģ zuan beti ezpaiņean.

 

 Auspoai eragiņaz errementaria...

 Txinpartak zeriola eskuan burnia

 joka-joka malluaz izerdi-patsetan,

 ta ĢAgur Mariaģ zuan beti ezpaiņetan.

 

 Itxas-ertzeko muiņo-gaņean eliza...

 Otoitz-mur-mur zerion eultza bete giza.

 Arrantzaleak ziran otoitza beroan:

 zuri arrenka zeuden, itxasorakoan.

 

 Pelotari trebeak joka asarrean...

 Erri ta auzo begira eta apaiza aurrean.

 Eguardiko ezkillen dan-dan paketsua...

 Erri ta apaizak otoitz, geldituz jokua.

 

 Txistu-soņu alaia erri-enparatzan...

 Eskuak goruntz jasoz mutil-neskak dantzan.

 Torrean amezkillak... Angelus-otoitza.

 Enparantzan ixil zan txistuaren otsa.

 

                       * * *

 

 Zure loretegi zan Euskal-Erri zaarra:

 baiņa, lore-tartean gauez azi txarra

 erein, ta igesi jun zan beiņ etsai maltzurra;

 ta anai-gorroto-larrez josi zigun lurra.

 

 Anai-odolez gorri zan gure mendia,

 etxe ta baso sutan, negarrez erria,

 ta arantza-gaiņean Zu, Goi-pakezko izarra,

 agertu zitzaiguzun, uxatzen negarra.

 

 Golde ta lai biurtuz ezpata zorrotzak,

 berriro lana zuan igurtzi otoitzak:

 ta zure irripar-izpiz, Amatxo xamurra,

 argitu zendun berriz euskaldunen lurra.

 

 Ta Itziar-Begoņa'tik itxas-zabalera

 begira jarri ziņan illargi-antzera...

 Zorion-argiz josi zendun itxasua

 ta itxas-gizonei maitez luzatu eskua.

 

 Eztibalitz-Izaskun ta Arrate'tik, berriz,

 nekazari zintzoei begira errukiz,

 maite-zapiz txukatuz izerdi-tantoak,

 intza gozoz eztituz zelai ta soroak.

 

 Zu, zorion-eguzki, goiz-izar eztia,

 igesleku ta babes, ta Ama maitatia...!

 Nolaz olerkariak irauli bertsotan

 antziņa artan ziņana Euskal-lur osoan?

 

                       * * *

 

 Maitez Euskal-Erri'rontz zuzenduz begiak

 ikusten zaitu, Ama, gaur olerkariak.

 Bai, guk ere zaitugu Ama t'Erregiņa,

 Zu, gaur, euskal-biotzen poza ta atsegiņa.

 

 Argatik gure Erriak, zure maite-garrez,

 zure irudiak jantzi ditu urre-zillarrez,

 ta Aloņa'n jarri dizu Erregin-jauregi

 gugan agin dezazun gizaldiz-gizaldi.

 

 Ortxen dezu betiko zure jarlekua,

 gure Sinismenaren babes-gaztelua,

 euskal-biotz guzien maite-lokarria,

 gure bizi naiaren oia ta irrintzia.

 

 Zugan ipintzen degu gure uste osoa,

 zatzakigu Zu, beti, Amatxo gozoa...

 Etsai zitalez gaude estuki esituak...

 Arren, luza guganotz, Ama, zure eskuak.

 

 ltxas, ola, sorotik lanaren soņua,

 Zuganotz igo bedi otoitz biurtua:

 eleiz paketsu bitez gure etxe guziak,

 dirdiz bezate gugan zure begi-izpiak.

 

 Europa-zabalean Erririk zaarrena,

 bedi zure, lorontzi usaitsu-maiteena.

 Euskaldunen Amatxo beti ager zadi,

 izan dedin betiko Zukin Euskal-Erri.

 

 Ta aztuko balitz Zutzaz noizpait gure Erria,

 ez itzul beregandik zure arpegia:

 zure negar-malkoak bere gaiņ ixuri,

 lotsaz eroi ditezen mendi, baso ta uri.

 

 Ez bedi zutik egon, beiņ zure musua

 bekokian artu zun Erri gaiztotua,

 maite-miņez betiko laztandu zinduna,

 musuz igurtzi zindun zure Erri kutuna.

 

 


inprimatu