Gaua
Alexaindre-Borda
euskaratzailea: Gaztelu
Doņu berri itzalirik ala itzala, billa nau egunak.
Bai, eriotza ala asperena bezela,
biotz bakar bat bezela, ezpaindun, bearbada,
arnas dagin bular baten guena bezela ausaz;
mukulu bat legunki ingura dun ura bezela,
soin ori urean izar billakaturik.
Edo-ta urenburura daraman norbaiten bidaldia bezela,
an iņor ez dazagularik,
an irribar otza eskuak oraindik epelik,
are mingarriago dana
bakarrik ortzaz egin oi dalarik.
Bai. Aidean, bizirik, zoramen oparoaz
datorren norbait, ori baida bizitzea,
lurrean etzan eta itxoitea,
bizitza larrosa samur dedin uste izatea.
Bai, aizean ernaberri dan eriotza bezela.
Bizitza, bizitza eragille, iparraize irudiz,
arnas batean sortzen dan aizete antzaz,
osto, zorion, liliburu-kolore kulunka dituna,
norbait lore samur sentikor alda danean.
Isiltasun berri, belar ala ereņo bezela;
oianetik sortzen dan katamotz eder baten itzala bezela;
urazalean koka dan eguzki-izeki alaia bezela;
urrezko arrai batek zeru-oztiņean irarri dun
gurguillu bizia bezela.
Ainara bat geldi ez oi dan adar eziņa bezela...
Billa nau egunak.