inprimatu
Bidasoa aruntz
Izenburua:
Bidasoa aruntz
Sinadura:
Luken Larreategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larreategi, Luken

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 IV
Orrialdea:
210-211

Bidasoa aruntz

 

Larreategi'tar Luken

 

 Zer ikusten diat, ene...! LARRUN,

 bultzi erosoa, ire gallurrera.

 Arranoa! Prantzez oial gutxidun

 auek, baditek nunnai aukera!

 

 Magalera poliki jetxi dan bultzian,

 sartu gera naaspillan, ainbat notin:

 Neskatx panpin bi, doguz aldamenian;

 euskaldunak dirala, guk erru ezin!

 

 Bultzagurdiaren ezkerreko ertzan,

 pipa errez doa, prakamotxdun agurea.

 Buzkantz-aundi eta zango-mee izan...

 Gure ezpaņak, ezin eutsi dute parrea!

 

 Aurrez-aurre, galtzadun senar-emazteak,

 aurtxoakin dijoaz, exerita sorgor;

 aitak motxak ditu, eta amak, luzeak.

 Beste bikote bat, berdintsu dator!

 

 Eskubiko egalean, zortzi neskatx,

 estalki neur-neurtuaz, zaizkigu ager.

 Ta umetxoen antzera egiņik apatx,

 asi dira berriketan. Guk ezin uler!

 

 Orduan, galdetu diegu aldamenekoai

 Nola etzerate jazten oien antzera?

 Bereala erantzun digu, emanaz barreai:

 Gu, jaunak, ESKUALDUNAK bait-gera!

 

 Au entzutean, loratu ditugu eztiki,

 LARRUN erpiņean dauden ostalariak...

 Eurak, eskerronez, begiratuz xamurki,

 eskeņi digu, begi ederren izpiak!

 

 LARRUN mendiak, gu eldu ta, bereala,

 jantzi digu, zoritxarrez, laiņo txapela.

 Aize txistukor bat da, emen nagusi;

 LARRUN...! ba-goazek igandik igesi.

 

 Baiņo eskerrak. Eman diguk asti naikoa,

 lagun Peli'k amai zezan bere oillaskoa!

 ...........................

 ...........................

 

 Bultzira, gukin batera, doaz otzak,

 len igo diran prantzez prakamotxak!

 

 


inprimatu