inprimatu
Udako illuntza
Izenburua:
Udako illuntza
Sinadura:
Bizente Batiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 IV
Orrialdea:
206

Udako illuntza

 

Xalokin, K. O.

 

 Euzkia mendi ostean,

 Laiño bat ere ez ortzean,

 Illargi borobilla

 Nekusan gaiñean.

 

 Auzoko aurrek iolaska;

 Izarrak goian kiñuka;

 Txoriek argiari

 Abesten agurka.

 

 Mendi maldetan iarrita,

 Etxeño txuriz iantzita,

 Ordun bai zala eder

 Gure Erri polita!

 

 Pixkanaka, pixkanaka

 Izarrak ortze zearka...

 Euzkia ostendu zan.

 Illargia goraka.

 

 Egaztitxoek kabira,

 Aurrek beren lotegira...

 Ni berriz txoraturik

 Ederrari begira.

 

 Etzait aantziko beingoan

 Zein eder ikusi nuan

 Euskal-Erri lerdena

 Uda illuntze-orduan

 

 


inprimatu