inprimatu
Ez sar
Izenburua:
Ez sar
Sinadura:
Okil
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Okil

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
158

Ez sar

 

Okil

 

 Ekaitza sorturik,

 zugaitz, etxe, laņo

 dardarizaturik,

 zeuzkan aldagoik

 eta iņusturik.

 Jaio zan aitzpean

 erbi zar gizena,

 luzea zan aiņa

 zegoan etzana.

 Begi bat istean

 erdi lotarako,

 trikua eldu zaio

 zori txarrerako,

 epur-bete toki

 arrenka... uzteko.

 

 Arantzak ezarri,

 kuxkur poxpolindu,

 toki gutxi bear dula

 adierazi nai du.

 Ikusiz gaiņera,

 erbiak sartzen du.

 Egin zuen arren

 sarrera goxua,

 ez-arin arantzak

 zutitzen zijuan,

 ta josiko ez ba'du

 erbi zar gajua,

 kabia utzita

 igesi dijua.

 

 Sar arte gozuak

 diraden arrotzak

 biurtu oi dira

 lakar ta zorrotzak.

 

 


inprimatu