inprimatu
1956'garreneko Otsaillaren 3an
Izenburua:
1956'garreneko Otsaillaren 3an
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
150-151

1956'garreneko otsaillaren 3'an

 

T. Etxeberria

 

                     ...de dormientibus, ut non contristemini..., 1. Ts. 4. 13.

 

   —A!, nere emazte beti maitea,

 umetatiko laguna!

 Gaur arteko au aldatz luzea

 nigaz batera egin dozuna!

   Utsa, eta or ba-zoaz, bakarrik

 ni koitau, emen lagata;

 ba bein neguan, ena lagunik

 bizi guztikoa ez bada!

 

   — Gure munduko, ai!, erlojuan,

 lotaratutzeko ordua.

 Zer mira, gizon beinguan ba'dot

 artu oian bere Iekua?

   On eta txarrak, benetan ugari,

 alkarregaz ditugu izan,

 zer ardura deutsa oiñ bat edo bi

 laburrago nere neurrian?

 

   — Bai, andra, baña, urtetxo batzuk

 biar genduzen bake onean;

 apalostea ipuiñetan letz guk

 genduan oera aurrean.

   Umeak azi, eta bakoitzak

 dabela bere etxetxoa;

 nun, txarrenean be, zar biontzat

 zan bizi leku gozoa.

 

   Aditzen batera eta bestera

 illobak deuskuen izena:

 amama gora, amama bera,

 ta aittaitta, ttunttur, danena.

   Denbora txarrak izan deuskuan

 odolezko izerdia;

 ondo, milla egun larri ta estuen,

 merezitako saria.

 

   — Baiña, diñot neuk be, nere aldetik:

 gizonarena egin ustea,

 eta dan Batena danon gaiñetik

 gure ustiak betetzea!

   Eta bada aren ots diadarra

 aindu deustana lurrera,

 alper-alperrik dozu negarra

 nai arintasun ederra!

 

   — Beste mundurik bada guretzat

 aita Abrabam'en altzoan,

 itxaron, mesedez, apur-apur bat

 izan nedin arte zure ondoan!

   Josafat'erako erromeri

 deigun oindu alkarregaz,

 zu ezkerriko emengo barri

 kontaurik bidean egiñaz.

 

                                                                     Caracas'en

 

 


inprimatu