inprimatu
Kezkati nauk, kezkati!
Izenburua:
Kezkati nauk, kezkati!
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 III
Orrialdea:
141

Kezkati nauki, kezkati

 

Otsalar

 

 Euskeraren bizitza, arlo ardurakor,

 gainbera ikusteakin ipintzen nauk kezkati.

 Erri bati bere izkuntzak ematen ziok nor izatea.

 Erri bakoitzak zeramak bere agiri.

 

 Euskaldunen entzumenak ote dituk ain gor?

 Euskera!: noren errukigetasunak au i jarri

 sentz ergel onen mendean? Mintzaira jator,

 ez ditek eusko semeak ire edertasunik merezi.

 

 Gaurko euskotarrak, politikalari utsak,

 gogoz txiroak eta arrokeria ugari;

 etsaien oparirako azaldurik parregarri.

 

 Obe genukek, laguntzak eman euskerari,

 munduaren aurrean izan ez gaitezen lotsagarri.

 Euskera gabe, obe bai duk erri bezela ez bizi.

 

 


inprimatu