Txiroa
Lopategi
Txiroa zer dan azaldu guraz
lau bertso noa abestuten.
Gauza barririk eztok esango
zagoze nunbait esaten,
gure artean aberats asko
eztogulako ikusten;
baiņa guztien txirotasuna
ezta bardiņa izaten.
Sarri askotan ikusten dogu
ate joka eskekoa,
ondo ikasirik ekarri oi dan
eskabidezko bertsoa.
Atxurren billa eztau luzatzen
ain zuzen bere eskua,
orra txiro bat gure artean
alperra izenekua.
Baiņa badira langille onak
alan da guztiz txiroak,
lan gogorrian, sari txikia
eta sendi aundikoak.
Olango asko ugaritu dau
gaur bizi dogun munduak,
eta eskutik ez gaitzala itxi
zeruetako Jainkuak.
Txirotasuna izan legike
dirua izanagaitik,
asko dakusguz diruz gaiņezka
biotza bete eziņik,
mundu onetan eztagolako
iņor guztiz ornidurik;
Goiko Jainkoak ein baiginduzan
gorputz ta gogo, billoizik.