inprimatu
Ez sar
Izenburua:
Ez sar
Sinadura:
Okil
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Okil

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 II
Orrialdea:
94

«Ez-sar»

 

Okil

 

 Zereko zeran... noski

   morroi bat ba omen zan

 erbestetik jalkia,

   gorrieneko esan.

 

 Pozikan artu zitun

   tillatu babesan

 nai zuen urtekua

   uskeri bat bai zan,

 lar batek artu ala

   lur, asko ezin izan.

 

 Sar zuen soro, erdian

   (ez noski soro ertzan)

 pixa, jorra, simurra

   arentzako ba-zan.

 

 Urterako mutur bat

   gorengo baratzan ta

 beste lar muskilla

   barrengo penditzan.

 Soroa, alegia,

   larpian jarri zan

 eta morroia berriz

   pozarekin dantzan.

 

 Ernai gauden guztiok

   eta ez zalantzan,

 arrozkeri sasiak

   ondatu ez gaizan.

 

 


inprimatu