inprimatu
Bizitzaren luzapena
Izenburua:
Bizitzaren luzapena
Sinadura:
Manuel Ziarsolo Abeletxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 II
Orrialdea:
93

Bizitzaren luzapena

 

Abeletxe

 

 Orain berrogetamar urte

 Mutil-koxkondu nintzala,

 «Irurogei urteko agure-zarrak»

 Emoten eustan itzala!

 Ta gaur «itzal» ori nere gain

 Garbi ikusten dodala,

 Nola uste izan daiket nik

 Oraindik gazte nazala?

 

 Lasto ta subillaren ipuiñak

 Ole narabil nastua?

 Besterentzako begia argi

 Norberantzako lausua?

 Edo-ta... orain, giza-bizitza

 Luzatzen ote dijua?

 Bearba Fleming-Otxoa'n dabil

 Arazo onen kakua.

 

 Gizon azkarrak, azkarrak gizon,

 Ori da nik nai neukena.

 Naspil ta zekenkeriak utzi.

 Ekarri aurrerapena!

 Aurrerakuntza orreintzat ziur

 Jaunak damotse almena,

 Bera bai dogu gizonarentzat

 Adiskiderik onena.

 

 Ez pentsa iñok eriotzeak

 Ikeratuta naukena,

 Arazo ortan kunplitu bedi

 Jaungoikuaren naimena.

 Baiña Altsuak ematen ba'dit

 Urte asikuan kemena,

 Bera gurtzeko izan dedilla

 Bizitzaren luzapena.

 

 


inprimatu