Arrantzalia
Enbeita'tar Jontxu
(12 urteko)
Arrantzalia zer dan
esatera noia,
naiz-ta illun samarra
nik euki burua
lan gogor askoetan
bardin arriskua,
batez ere asarrez
badau itxasoa.
Egun sentia baiņo
len jagiten dira;
euren tresnak artuta
doaz itxasora,
besigu ta txitxarro,
lebatz ekartera;
utsik datozenian,
asarrez etxera.
Besigu, lebatz, atun
ondo saldu-aitik,
arrantzaliak ez dau
diru sobra aundirik.
Beti lanian eta
beti diru barik;
gizon fiņentzat ezta
biarra besterik.
Arrantzale gaixoak
beti dauz lanian,
arriskuko lanetan
uraren gaiņian;
makiņatxu bat alper
begira kalian,
aren arraiņak merke
jateko ustian.
Arrantzaliak baiņo
obeto gagoz gu,
aren beste arrisku
emen ez daukagu.
Euren arraiņ ederrak
sarri gaituz poztu.
Gure arrantzaliak
daiguzan txalotu.
|