inprimatu
Gautxoria
Izenburua:
Gautxoria
Sinadura:
Aldori
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldori

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
47-48

Gautxoria

 

Aldori

 

         Oker bidian zoro doia gazte itsua. Ustekabeko gautxoriaren oiu itunak

 dardara daragitso, bere zentzunera ekarririk. Zoro gura leuke jarraitu; baiña

 barruko kruselua bizturik, adimena argitu ta gogo-indarrez bide zuzena aurkitu

 daroa.

 

 —Zertara ator nire bidera

 Oiuka doiñu itunian?

 Ene barneko poz-jarioa

 Agortu nairik agian?

 Izartxo batek lillura naiok

 Dizdirakada batian,

 Odei illunik ezeidak jarri

 Maitasun ames eztian.

 

 —Itxartu zaitez, ez arren jaurti

 Beste oinkada bat aurrera.

 Gauaren jabe, ondo dazagut

 Izartxo orren zirrara.

 Maitasunaren tuntunarekin

 Zaruaz maitakerira,

 Atsegin-liliz estalitako

 Amildegi sakonera.

 

 —Ixilik ago, etxoat gura,

 Eztamuat siñesterik.

 —Piztiak eztau gizakiak lez

 Esan oi iñoiz guzurrik.

 —Ondora ezkero ez al-yadukat

 Ezelan urten biderik?

 —Atsegin-lili dozuzan orrek

 Kate litzakez geroztik.

 

 —Illunpietan argi ikusirik

 Emon daustak aolkua.

 (Izaki danak derakuskue

 Jaungoikoaren eskua).

 Jarraitu egik ara ta ona,

 Abestu cure ujujua,

 Giza-biotzak bideraturik,

 Naizta izan mozolua.

 

 


inprimatu