inprimatu
Miren Lurde'koari
Izenburua:
Miren Lurde'koari
Sinadura:
Juan M. Roman Dornaku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dornaku Olaetxea, Juan Maria Roman

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
24-25

Urteko Jaiburuan

Miren Lurde'koari

onthu Olerkia

 

Bera'tar Erroman Mirena Aitak

kopiaz: J. Agerre

 

         Bera'tar Erroman Mirena Aita zenduaren oroiz dakart au (G.B.).

         Gure ezaun batek, arekiko adiskide gertaturik, Aita errirat

 etortzerakoan, misioi-lurralde arietan 50 urtez egonda, leiatsu egorri zion

 gutun bat Andrane'ri olerkia onthuta berton.

         Adiskide oni esker, olerki au urrengoa agertzen dogu, atsegiñez beitugu

 ematen, ain da tolesge ta ekar. Ohargarririk badu areago: Andrane Ederraren

 egunean berean dela ain zuzen ere egina. Aitak berak diño au: «...Gaur da

 Lurde'ko gure Amaren jaia ta goizean idatzia dut au».

 

                             Ona olerkia, urrengoan

 

         Bainan aurrez esan dezagun argibide-gisaz Lurde'ko Arpean une berton

 Ama Birjiña pausatu dela gozo ta txuria, alatsu nola uso bat xorie, aizetan

 barna zebillela, murruko zuloan kokatzen da guri ta txairo.

         Orduantxe, Bernardeta biderat irten eta esaten dio:

 

         Bern

 Andre xuri maitea,

 nondik eldu zera?

         Andrea

 Goitik egazka nator

 zuek agurtzera.

 Bernardeta Zubira,

 non bizi ote da?

         Bern

 Ene Ama gozo ori,

 ni naiz Bernardeta.

         Andrea

 Zoaz bada Apaiztegira

 antxen esatera,

 eliz aundi bat emen

 nik naiko nukela.

     Eliza du Yesus'ek

 atsegindegia

 t'eliza ondoan nai dut

 iturri berria.

     Elizon ari bedi

 otoitz jarraikia:

 nik ere eskuon daukat

 arrosarioa.

         Bern

 Barka gaitzan Jaun-Goikoak

 gatorzuz eskeka,

 zure seme-alabok

 damuz belaunika.

 

 


inprimatu