inprimatu
Erti-kundea
Izenburua:
Erti-kundea
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
20-23

Erti-kundea

Iruña'n

 

Gubindo

 

         Ulibarrenaertilariaren erakusgundea zabaldurik dugu Iruña'n.

 Erritarteko ertikiak dakazkigu: Euskalerri, España, France, Venezuela ta abat.

         Naparra da ertigile au, Azkoiendarra edo Peraltarra, Erribera'ko.

 Onengatik ez zen legezko Naparroa atzentzea ta or da Erakusgundean, azkar eta

 zail, «Estirpe Pirenáica» lan jator batean. Ez lekurik ez astirik ez izakiz

 guk, iruxkin motzaz besterik ez dugu iardunen. Espen denik au ez uste ba.

 Gañera ele gutizko bertsoak gertatu zaizkigu; kontu au xuhur ta mugagina da

 gero. Nabarduna da lanen erreskada. Xixel-karitan du lote geiena bai aintoz bai

 zeingoz eta garrantziz ere. Margolaritzan bada aukera, olio ta urezko, lauki

 nabarmenetan sorta bat baita, askoi ta berezko. Ustu, Taill ta Moldertizkoak

 agitz dira gaildurrak, batzuk bestez. Marratukiak, bikañeneko.

 

Aipamena

 

 Izarra

 erti-ortzian da azkarra

 Jose Luis Ulibarrena au,

 ertigin bai azkarra.

     Aurrezki-Kutxa'ko salan

 erakusten ari da,

 onen ertirik ikusi

 aspaldian ezbeita.

 

     Gauza da

 apika bai errexa

 margobide ta gotolez

 lan «bato»-z aritzea.

     «Bato»-ok direla altxagarri

 orhatu nai ba'duzu

 ikur batun asmaria,

 or da behar enantzu.

 

     Nola den

 gatx dakigu ta zailen

 «abstracta» delako gaian

 susmo larrik bizkortzen.

     «Syntesis» menaz eragin:

 itzea-jo dago ortan,

 bat-eragimen-gizakik

 urri dira auzokoan.

 

     Goazen-ber

 edergarritz ikuster

 erti-kundeon badugu

 edes-ikaste alaber.

     Edesgai ez nolanaikoa,

 mami bai ta guena,

 Jose Luis'ek gora nai du

 erakarri barrena.

 

     Ona emen

 lan batzuk nola dauden,

 esan-erakusgundean,

 dugunaz guk erixten.

     Sartu ta gosez begiak

 «Estirpe Pirenaica»

 deritzon lan bikañerat

 joaten dira laisterka.

 

     —Zer temak

 baitan ditu « Estirpe»-ak?—

 Onek erantzuna dauka

 dionaz egileak:

     «Simbolismo goi ditezen

 »nai nukean bai eiki,

 »gertariak guti balio

 »zein banakaz artuki.»

 

     Begira

 yendeak ari dira

 lan ederraren aurrean

 so luzez «Estirpe»-ra.

     Aurpegitan amar dauzki

 gubiztaturik txairo,

 ler-zuran Erronkari'ko

 usturikan ta yayo.

 

     Itxura

 «maketa» in dula antzora,

 gogoan eragiten du

 hondotikoen zirrara.

     Arlanaz ba'lego jaiki

 nunbait edo, agerretan,

 geldu lirakioz gizak

 atxikiko taldetan.

 

     Damurik

 ezbeititu ekarririk

 ertiginak sail larriak

 emen agertzekorik.

     Biotzan darauntsatenik

 ikuskarik dira ager;

 tamañuz ba'dira ñimik,

 tajutuaz dire eder.

 

     Tailtxo bi

 moñoñoz ere tipi

 —nekazaria ta artzaina—

 auk zakurra dula azpi.

     Edaten du lenengoak

 gorgolletan xagitik;

 bigarrenak ez dagi deus,

 makillan finkaturik.

 

     Bada, bai,

 saloietan beste gai,

 urtenik bai-du guzitan

 batez ere xixelgai.

     Ustu-lan ta moldagintz

 tail-karik, txukunena,

 ontan dauka Ulibarrena'k

 bere ertirik hurrena.

 

     Bai-daki

 ertigin onek eiki

 idurime ta burutzen

 xedeak osotuki.

     Bere ekintzako gogaiak

 sakon du bai osiña,

 au dularik nabariena

 lanetan berexkiña.

 

     Azkendu

 jadan asti ta leku;

 ezin da beraz geiago

 ataltxo ontan eskeindu.

     Baldin eta irakurleak

 ba'dute eskas aurkitu,

 apalik diet esaten

 Jaunoi, arren barkatu.

 

 


inprimatu