inprimatu
Abadea
Izenburua:
Abadea
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
14-15

Abadea

 

Egieder

 

 Neu naz. Gorputz aragizkoa dot.

 Begira nire azurrak.

 Ene odol ta berba zorrotza

 oiņestarri antzekoak.

 Niri bizitzaren janaria

 zanez emoten odolak.

 Zure bizitza, nire bizitza,

 biak bait dira bardiņak.

 Zu kistar. Ni Kisto'ren ordezko,

 arrotz t'ezbear guztiak.

 

 Nun da nire antzeko txakurrik?

 Lagunen begirunea

 ezpata luze bildurgarria.

 Bultzaka, egiz, biotza.

 Itz egin nai gizasemeeri...

 Igeska kistar ilkorra.

 Zer uste? Ni al naz poz guztiak

 ariman gorde nituna?

 Ni, joko gaizto, izketa loien

 lurperatzaille zigorra?

 

 Abadea naz. Ludi-argia.

 Zerutar irakatsia

 zabaltzen nabillen gizon ilkor.

 Danak maite nai neukezana

 ta biotza miņez lertzen jata,

 danen anai izan nai-ta.

 Maite zaitut ta negar dagit nik,

 Kisto'ren odol ederra

 ibaika galtzen dala jakiņik.

 Askoren errukarria!

 

 Egiz, arrotz naz erri maitean.

 Askontzat bioz bagea.

 Iņoz amarik ezagutu ez

 dabena. Barre bagea.

 Ai, edegi egizuz begiak!

 Maite dot jauna t'erria.

 Zuen artean bizi bear dot,

 argi egiten ludia.

 Egizko maitasun zabaltzaille

 gizonentzat abadea.

 

 


inprimatu