inprimatu
Jardunean
Izenburua:
Jardunean
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
173-174

Jardunean

 

Muxika'tar Luis Mª, s.s.s.

 

 Bertso egin gogo ba-dut bizi,

 sekulan ez edukia;

 biotz-muiñetan maite-maiteki

 ain daukadan berezia.

 Ala ta guztiz ez dakit ez

 zertzaz bertsoetan egin,

 sentitzen baiña dut pilpiraka

 olermeua geldi ezin.

 

 Amaika bider gogoan izan

 ditut biziaren zear,

 ainbat eta ainbat gizon ergelok

 euki ditugan zoritxar.

 Auen artean garratz-latzena,

 iñork ezin daike uka,

 benetan dala bizi-amaitzan

 ain bildur dugun eriotza.

 

 Egunak joan, berrik etorri,

 gure bizia laxterka,

 mundutikan aldentzen dijoa

 betiko bizi-tokira.

 Baiña gizonok, arreta gaztiz

 Jainkoaren legepean,

 zuzen jo beti zuen gauzetan

 ibilliaz on-bidean.

 

 Egun izango ikaragarri

 azken-egun ura noski,

 Epaille-jauna etortzekoan

 epaitzera gu zorrozki.

 Ordu artan baidu Jaungoikoak

 gizon illak esnatzeko,

 ixtillu gogor, iskanbil izuz

 mundua dardaraziko.

 

 Ordun, aingeru turutak oju

 munduan dagike zoli,

 ta bat-batian gizon guztiak

 esnako dira ta jeiki.

 Ortzean gurutz aundi bat argi

 biziaz da ageriko,

 Josafat'ko zelai zabalean

 gu azkenik epaitzeko.

 

 Mundu guziko pekatu larrik

 aurrez-aurre agirian

 lotsagarri ageriko dira

 aiñ ordu bildurgarrian.

 Ezkerraldeko gaizto artean

 aldi artan ikusiko

 iñoiz gerta ez dan negar-samin,

 ixtillu, komeri pranko.

 

 «Atozte neregana seme on

 ta zintzoak betirako»,

 eskubikoei maite-maitero

 Jainkoak die esango.

 Baiñan ezkerren daudenenzat

 dei guztiz garratz, samiñago,

 zalantzik gabe ala uste dut

 orduan dala izango.

 

 Inpernun izugarrizko bildur

 gaiztoetan da igarriko;

 dar-dar bizi ta lotsagarrian

 baidira aiek ariko.

 Ordun baiña, alperrik pekatuk

 dituzte gogoratuko...

 inpernura jutearren bizi

 pekatuan ziralako!

 

 


inprimatu