inprimatu
Uda-oiartzunak
Izenburua:
Uda-oiartzunak
Sinadura:
Antonio Valverde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Valverde, Antonio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
155

Uda-oiartzunak

 

Ayalde

 

                   I

           Ikuspena

 

 Etxe zar okertua

         Erreka-gain lantegia

 Legenak usteldu paretak

         Aotik apar oria

 Barrungo illun beltzia-n

         Kiratsa

         Otza

 Urrandik gaitaren soiņu gazia

 Goian zugatz beltzak txori beltzak

 Zelaiak karebeltzaz estaliak

 Urrundik gaitaren doiņu mindua

 Agure zikoitzak

         Segaz moztu dik

         Bere jatorria

 Claxon iskanbil auts jendetza urian

         Eta zezen-plazetan

 Zital-anker gogo-jardunak.

 

                   II

       Zuloaga'ko plaza

 

 Lengo enarak ezarri dira

 Illen abarretan

         Izenak irakur ditzagun

         Burnizko liburuan

 Kresala ari da Oroia erdoitzen

 Untza ari da Samiņa itzaltzen

 Eta Aldia pizten Egiaren iiua

         Itxas-aizeak dakarzki

         B.este ill-izenen oiunk

 San Telmo komentu zar zurbilla

 Oial tantaiez zapaldua

 Uzkur dago otoitzen miņez,

 

 


inprimatu