inprimatu
Eskerrak, Jauna!
Izenburua:
Eskerrak, Jauna!
Sinadura:
Joakin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
151-153

   Zuk eskua zabaltzen dezula, ontasunez beteta geldituko dira bazter guziak

           Guk merezi dugun aiņa ta geigo ematen diguzu: orregatik...

 

ĢEskerrak Jaunaģ

 

Joakin Aldabe

 

 Ud'azkeneko lore,

 azken kondakiņak,

 zimeldu dira danak.

 Agur, klabeliņak!

 Zugaitz osto guztiya

 Apaiņ ziranak,

 adarretik lurrera

 dijuaz igartuak.

 

 Gordetzen digu udarak

 bere arpegia

 ta ez du opako berriz

 eder dan argia.

 Negu lotan sartzen da

 munduen erdia.

 Lotan loretegiak

 ta lotan mendia.

 

 Zeiņen ongarri, udara,

 izan zaitugun, bai!

 Utzi gaituzu danok

 poztu t'oso alai.

 Uda azken sarreran

 egiņgo degu jai,

 jarri dituzulako

 ontasunak nun nai.

 

 Ondu ditu udarak

 emaitz nagusiak.

 Bete dira nai aiņa

 tolare-ganbarak.

 Baratz igale aukera

 an daude elkartuak.

 Ona egiz ta ugarik

 udak moldatuak.

 

 Zenbat gaztaiņ, mizpira,

 urra, udariak

 ta beste geigo dauden

 mardul ta ugariak!

 Bildu ditugu pikoz

 gaiņezka saskiak.

 Mats-pork'ederrik bazun

 maldan mastegiak!

 

 Ogi zuri ta'ona

 etxeko labian

 erretzen da astero

 jateko pakian.

 Ari gindezke danok

 gogotik lanian.

 Berekiņ dakar lanak

 ordaiņa gaiņian.

 

 Gero negua dator;

 egun beltz, illunak.

 Laxter negarrez zeruk,

 len garbi urdiņak.

 Arrats agitz luziak;

 egun desberdiņak,

 arrats ordu paketsu

 lotan atsegiņak.

 

 Sendi bikaiņa maian

 exeri danian,

 goruntz jaso begiak

 itxaropenian,

 ta esker onak eman ta

 Jaunen izenian,

 au bai dala zerua

 lurraren gaiņian!

 

 Udara itzaltzian, Uda Azkenak

 Lixatzen ditu aiziak,

 Egua dala ta indar gabia

 dauzka bere mesediak.

 Arroxkatuta atera ezkero,

 izugarrizko kaltiak.

 Zure eskuak ederki daki

 erabilten ongi aski

 aizia, sua ta ur guztiak

 diranak neurriz ongarri.

 Andik aurrera bildurgarriya,

 dira oso kaltegarri.

 Zure eskutik iges ezkeroz...

 danok gera errukarri.

 

 


inprimatu