inprimatu
Ama onaren abestia
Izenburua:
Ama onaren abestia
Sinadura:
Peli Markiegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Markiegi, Peli

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
140-141

Ama onaren abestia

 

Markiegi'tar Peli

 

                                                 Donibane Lohitzun. 10-VI-1937

 

 Negarrez arkitu nun

 atari ertzean.

 Itz goxoz galde nion

 ea zer zukean,

 ta, barruko oiñazea

 askatu naiean,

 «Ez, ezerez», zioan

 intziri artean.

 Begi beltz aundi aiek

 baiña nik ikusiz,

 zerun izarrez antzo,

 gainez malko lodiz:

 «Maiteren bat il zaizu?»

 —galde nion berriz.

 Ta ark begiratu nindun

 bi begiak dir-dir:

 —«Sei lore eder nituan

 Jainkoak emanik,

 sei-lore eder, nereak

 ez beste iñorenik.

 Ta atzo, gizatxar batzuek,

 indarrez sarturik

 ostu egin zidaten

 bat loretegitik.

 Ostu eta eraman

 Ez dakit nik nora

 ta azken lurrin gozoa

 edaturik gora,

 bere bura ederra

 makurtuz kolkora,

 apal-apal jausi zan,

 gaixoa zulora.

 Negar, ene begiok;

 negar, ene biotz.

 Uda ta negu gaurtik

 neretzat berdin otz...

 Maite zaitut, lore eder,

 naiz ta zauden illotz.

 Nik berotuko zaitut.

 Atoz, lore, atoz ...»

 Ta bi besoak zabal,

 begiak luzatuz,

 geldi-geldi jarri zan

 etortzen, bai-lekus.

 Gero, etsiz berriro,

 malkoak kolpatuz,

 negarrez ekin zion

 zotinka ta uluz.

 Nik ere ezin nun geigo.

 Eztarria lakar,

 biotza taupa-taupa,

 bi begiak baldar,

 aopez nastu nion:

 «Ez egin, ez negar;

 Lore zenduna, gaurtik

 zeruan dezu izar...»

 Ta malkoak garbituz

 alde egin nuen...

 Ta geroz arantz ura

 barrutik eázin ken...

 Ta... lapurrak oraindik

 andik bait-zebiltzen,

 loretegi ederra

 zaintzera joan nintzen.

 

 


inprimatu