inprimatu
Giz-izakera biak
Izenburua:
Giz-izakera biak
Sinadura:
Etxeberria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberria

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
106-111

Giz-izakera biak

 

Etxeberria

 

                     I

 Au dan mundu arlote izatekua,

 bada-ez-padako bide txigorra!

 Batzuk dabela dana artzekua,

 ta dana beste batzuk zorra.

 

 Dana artzekua, Parabolako (1)

 Jaun Gogorrak eban bezela,

 erain biar gabe, bestek ez lako

 metak ataia janzten zetzela.

 

 Gari-ebatiak iņon sailletan,

 indarra nausi, oitura eta

 lege ebalako bere inguruetan,

 saskarkeriaz eta asarrez beteta.

 

 Ta dana-zorra, Jeriko'rako (2)

 bidian zoian Samaria'tarra

 zan antzera, zein biar onerako,

 naiz iņon soluan, langille azkarra.

 

 Duako, eta gain, biar bada,

 bere dirutik ebala ipinizen;

 Lapurrak ostu eta makillaka

 eratxi bat topaurik ba iltzen.

 

 Osatu ardau-olixuagaz

 eta jarririk bere manduan,

 jarraixan bera, elortzan oiņaz,

 laga eban gero, bake Ostatuan.

 

 Aitzen emonaz an Nausiari

 ondo erantzungo ebala beretik,

 arazu eta kalte danari,

 arte gaixua atara osorik.

 

                     II

 Dana-artzekua diran gaiztuak,

 aurrera zortan euren guztia,

 dabela ta eiņgo Jaungoikuak,

 ona danetik, euren ordia.

 

 Baiņa amar millan parkatutako (3)

 Errenterua leztxe gogorra

 egun detsazen auzokuandako,

 atara-nai oni narrutik zorra.

 

 Beran aldetik, gabe bizixan,

 artzekuetatik, txikiņa asta;

 danekin gaizki, beti auzixan,

 ezer iņori ez da parkatu.

 

 Ta dana-zorko biotz onekuak,

 berriz, arduraz eta estuturik

 ez ete ditun eiņgo artzekuak

 gogoz, duan eta alai emon ezik.

 

 Ba sari kontu ta itzultzekotan

 emon ezkero, oitu bezela,

 zer merezitze emote ortan,

 Jentillak ba ainbeste al dabela?

 

 Bardintasuna ba eta legian

 bakoitzari opa izan beria (4)

 Roman be bai. Zer baņa au,

 biotzian berotasuna ez da ta amoria?

 

                     III

 Eta or, mundu au betetzen daben

 Giz-izakera urrindu biak;

 batzuen utsak, naste aundi baten,

 beterik bestien larregiak.

 

 Naste aundi baten, zorigaiztuan

 edo zorionez, ziur ez dakit nik,

 gizon geienok beko munduan

 bietara erdi-erdiz garanetik.

 

 Baiņa dudarik, au dana-artzeko

 dogun zalia, datorkigula

 animalien gandik, arteko

 luzero izanda, eizten aula.

 

 Jaunak giņuzen arte bidian

 jarri oberutz, ta aiņdu zutindu,

 arpegia jaso gorantzian

 eta aurreko oiņak esku biurtu.

 

 Nundik zan asi: buru-austiak,

 bat auzokuegaz eiņgo gogua,

 esan guria, itz asmatziak

 ta agertzia Jainkuen antzerakua.

 

 Ta onen ondoren, ez eban lotsia

 aurretik, eta jantzi biarra;

 ta baldin bai sarritan Narria,

 sarriagotan mingor negarra.

 

 Baiņa batera, biarra ortzak

 moztu eta arindu janaria,

 ta laburturik atz-oskolak

 aurrerako asmau jatia ogia.

 

 Basuetatiko jarkerak aztu,

 odol egarri berua amatau,

 kidekuengana naiki urreratu

 ta lege alduta, alkargaz asau.

 

 Ta goizeko illun-abarrian letz,

 zerbait argitu urrin baten,

 irudi jakun guztia berez,

 ari dana guretzat gertatzen.

 

 Zein izen askon Jabe, bere izen

 danak ba, gauz bat esan guria,

 danetik, sortu al gaikezen itzen

 barruan artu eziņgo gauzia.

 

 Artara, Paulo'n garbi esanian,

 Atenas'ko Jainku Izen bakua (5),

 zan izentau nai, Jentill artian,

 Jaungoiko bene-benetakua.

 

 Nori detzagun zor geu guztia

 ta amen laguntzen guri dansdana;

 nundik dogun A gure Jabia,

 garala, soin ta arima, berana.

 

 Ta auzokuari, bere artzekua

 ordaindutzia dezkundik aiņdu, (6)

 or nun zintzuak zorrtan Auzua,

 bizi guztian ezinda partu.

 

 Baiņa zutindu, jaso arpegia

 ta eskuak ņndu arren, diranak

 barrutik lengo animalia,

 aldian basoko latztasun danak.

 

 Dana artzekua, Otsu'k bezela,

 basuen jabe, arkumien gandik;

 eurak ezagutzen ez dabela

 onbiarkizun bat ez da zorrik.

 

                     IV

 Eta geienok mundu onetan

 arek giz bien nastia garala,

 alde aundiok gei ta neurrietan

 piztien eta Jainkuen ezpala.

 

 Bizi guztian, zar nai gazterik,

 burruka edo guda ososuan,

 aldiz galtzaille irabazle aldiz,

 gara bakoitxa, geure barruan.

 

 Baiņa, joko ontan, aurreratzia,

 batian auzpaz ta bestian zutiņik,

 Basotikua bende jartzia,

 apurka, batera eziņik.

 

 Gaizto-artzekuak atze lagata

 erantzutziakin obeto zorrak;

 t'Ebangeliua ondo atarata,

 berba utsen ordez, egiņaz obrak.

 

 (1) Luc., XIX, 21.

 (2) Luc., X, 30.

 (3) Luc., VII, 41.

 (4) Suum cuique tribuere, erromatarrena.

 (5) Act., XVII, 23.

 (6) Mat.. XXV. 35.

 

                                                               Londres'en, 5-59

 

 


inprimatu