inprimatu
Poza'ri oda
Izenburua:
Poza'ri oda
Sinadura:
Friedrich Schiller
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Antonio M. Labaien)
Egilea(k):
Schiller, Friedrich
Antonio M. Labaien

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
86-88

Poza'ri oda

 

Schiller

euskaratzailea: Ibalan

 

 OPoz! Ez eresi itunik

 Geigo, abots pozgarri

 ta alaiagorik baizik!

 

 Poza!

 Poza! Jainko txinpart eder,

 Eliseo'ko alaba,

 Suz ordiak sartzen gaitun

 zerutar gaindegira.

 Ire lilurak berriz din l

 otu bizkerak etena.

 Gizon oro anai gatxin

 ire egak ikututa.

 

 Lagunen-lagun irauten

 Zoria dunak lortu,

 ta andre laztan bat maitatzen

 gukin bedi alaitu.

 Naiz arima soil bat « bere»

 dei baleza munduan.

 Ori ezin ba'lu alare,

 Bego negarrez atean.

 

 Poza edan oi du gizonak

 Natura bularretik,

 gaizto ala on diranak

 doaz aren atzetik.

 Musu ta ardo eman zigun

 adiskide il arte.

 Arrak griña izan zizun,

 Aingeru'k Jaink-aurre.

 

 Alai! Egan, eguzkiak

 Ortz garbian bezela.

 Jarrai pozik, anaiak!

 Garailari antzera.

 

 Poza! Jainko-txinpart eder,

 Eliseo'ko alaba,

 suz ordiak sartzen gaitun

 zerutar gaindegira.

 Ire lilurak berriz din

 lotu bizkerak etena.

 Gizon oro anai gatxin

 ire egak ikututa.

 

 Besarka elkar milloika!

 Musu mundu danari

 Anaiok! Izar zearka

 dago Aita'ren jauregi.

 

 Auzpez jarririk asmatu

 Nun ote Jauna izango?

 Ortze gaiñean billatu,

 Izar tartean bait-dago.

 Besarka elkar milloika!

 Musu mundu danari!

 

 Poza! Jainko-txinpart eder,

 Eliseo'ko alaba,

 Suz ordiak sartzen gaitun

 zerutar gaindegira.

 

 


inprimatu