inprimatu
Nere alaba lekaimeari
Izenburua:
Nere alaba lekaimeari
Sinadura:
Juan Jose Lete Legarda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete Legarda, Juan Jose

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
82

Nere alaba lekaimeari

                                 (Bere egunean)

 

Lete'tar Juan Joxe «Legarda»

 

 Eguzkiaren izpi argiak

 eguna zabaldutzean,

 leiotik sartuko zaizkitzu

 zure gela barrenean;

 alde guztitik berri alaiak,

 zoriona opa naian,

 zure biotza aseko dute

 maitasunezko neurrian...

 Riazor'ko itxas gaiñetik

 egazka dijoa uso bat, txuria,

 orrek darama urrutitikan

 bere piko luzean, zure aitaren

 zorion besarkadia...

 maitasuna eta pakia

 

 


inprimatu