inprimatu
Jasone
Izenburua:
Jasone
Sinadura:
Jaime Kerexeta Arantzibia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arantzibia, Jaime Kerexeta

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
78

Jasone

 

Kerexeta'tar J. (Arantzibia)

 

 Udabarri-biotz bat

 Dot nire ondoan;

 Eta lora barria

 Erne yat gogoan.

 

 Neguan amets zana

 Orain egi dakit (l);

 Iñoiz maite ez nebana

 Nirekin darabilt.

 

 Eun ortzeren jabe naiz

 Lora barri onaz;

 Zer egin ete daiket

 Dodan zorionaz?

 

 Ez da izaten, ordea,

 Lora luzaroko;

 Ezta illargia, bere,

 Zeru-zain gau oro.

 

 Gaur argitsu dodana,

 Biar ez ainbeste...

 Nok gazteon biotzok

 Maitasunez bete?

 

 Dagidan indar gaurkoz

 Zu ta ni baturik,

 Ez daigun bear

 Iñoiz Beste maitasunik!

 

 (1) Egi dakit: se me ha hecho realidad.

 

                                                   («Bitargi» idaztitik artuta)

 

 


inprimatu